Beñat Castorene 1949an sortu zen Uztaritzeko Heraitze auzoko Kurutxeta etxean. Ama horkoa zuen eta haren familia arno salmentan ari zen. Aita ere Uztariztarra zuen, Xopolo auzoko Joanesuhaldeeniakoa hain zuzen. Militar medikua zen.
Lau haurrideen arteko zaharrena izanik, Beñat-ek anitz bidaiatu zuen haurra zelarik. 11 urtetan, 1961ean, burasoek Uztaritzeko Saint François-Xavier kolegiora igorri zuten. Han lehenera arte egon zen (1961-1966) eta batxilergoa Baionako Villa Pia lizeoan lortu zuen.
Ondoriorik ekarri ez zuen eskola handietarako prestaketa bat egin ondoren (1968-1970), 1973an matematika lizentzia lortu zuen Bordelen eta hari esker, Saint-Genès lizeoan klaseak ematen hasi zen (1973-1975). Soldadugotik landa, enpresa batzuetan aritu zen, lehenik mekanikan (laborantzan eta hegazkintzan, Bordele, 1976-1978), eta gero moldeen fabrikazioan (Bazas, 1978-1979), 1980an mekanika zehatzari zuzendu Olaberria enpresa propioa Uztaritzen sortu aitzin. 1984an, enpresa SARL kooperatiba bilakatu zen eta 1986an Kooperatiba izaerako Sozietate Anonimoa (SA) : Beñat-ek haren administrazio kontseilua zuzendua zuen 2014a arte.
1990 hamarkadaren hasieran, Olhaberria termoplastikoen injekzio-moldeetan berezitu zen, eta 2012az geroztik LSR (liquid silicone rubber) injekzio-moldeetan ere bai. Beñat 1977an ezkondu zen. Alaba bat badu 1979an sortua eta seme bat 1981n.
Grabaketak
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 329 | 329 - Bernard (Beñat) Castorene | 2018-09-14 | 0:56:24 | Uztaritze | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Herrian bizitzeko eta lan egiteko nahikeria. Herrikoa elkartearen laguntza. | 0:02:34 | |
| 2 | Simone Weil filosofoa (1909-1943) eta lanaren balioa | 0:05:09 |
