Désirée Betbeder

Sorturtea: 1938

Afiliazio herria: Urketa

Désirée Bonnet, ezkondu ondoan Désirée Betbeder, 1938ko martxoaren 15ean sortu eta bi urtez egon zen Kanboko Bellevue zentroan (sanatorioa). Haren ama, bera sortu eta 20 egunen buruan hil zen tuberkulosiak jota (40 urte zituen), eta handik guttira, 18 hilabeteko anaia ere zendu zen.

Ondorioz, Désirée bereziki aita eta ahizpa zaharrenarekin hazi zen, zortzi haurrideko familia bateko azkena zelarik. Hasieran, Mugerreko Elizaberri auzoko Istiartea etxaldean laborari izan ziren, eta gero Urketan, 1940ko hamarkadaren bukaeran hara bizitzera joanik. Lehenik Behotegia hartu zuten alokairuan, eta ondoren Luberria (jabea Baigorri ibarrekoa zen).

Mugerren bezala, Urketan ere, Désirée eskolara joaten zen, behiak zaindu behar ez zituelarik.

14 urterekin, neskato bezala hasi zen lehenik Angelun eta gero Baionan, 1957an ezkondu zen arte. Haren senarra, Léon, Urketako Hegiburua etxekoa zen, baina bikotea ez zen 1969tik goiti baizik han finkatu.

Garai hartan, Désirée etxaldeaz (6-8 hektarea inguruko lurra) eta lau haurren hazteaz arduratzen zen, Léon DDEko (Azpiegiturako departamenduko zuzendaritza) itsas zerbitzuan lanean ari zelarik. Léon-ek erretreta 1990eko maiatzean hartu zuen, baina bi hilabete geroago hemiplejiak jo eta 8 urtez ezindurik utzi zuen, 1997an hil zen arte.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 153 153 - Désirée Betbeder 2012-06-18 1:17:28 Urketa Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.