Germaine Blezio

1938
Afiliazio herria: Baiona

1938ko ekainaren 29an Hazparneko Zubiondoa etxean sortu Germaine Blezio, zapatagintza lantegi batean enplegatu langile familia batean hazten da. Garai hartako eta, ikasketa luzeagoak burutzen ditu bere ingurumeneko neska gazte batek usaian egiten zituenak baino, dituen gaitasun bereziei eta bere burasoen nahikeria eta egin sakrifizioei esker. Letra modernoko CAPES bat lortu eta 1963tik 1981era Murat eta Périgueux-en irakasten du, ondotik, erretreta arte (1998) haren sorterrian, Donibane Lohizunen ibilbidea jarraitzeko.

2002an Baionan plantatu eta beti bertan bizi da. Euskal Herritik kanpo irakasten zuen garaian sortu haren bi haurrek (1965 eta 1967), herritik urrun baina amarengandik hurbil bizitzen segitzen dute.

Haren burasoengandik, eta bereziki aitarengandik datorkio militante izpiritua (biziki aktiboa Amnesty International erakundearen baitan). Hazparneko sindikalista ezaguna zen Battitta Blezio (1908-1971). Hil aitzin, Hazparneko sindikatu biziari lotu artxibo eta nota pertsonalez beteriko kartoi bat erakutsi zion alabari. 1936 (sindikatuaren sorturtea) 1968 arteko garai bat estaltzen dituzten artxibo hauek arrazoi ekonomikoak zirela eta erretreta aitzinatua hartu behar izan baitzuen urte hartan. Haren aitaren nota pertsonaletan oinarritzen da besteak beste Germaine honen aipatzeko.

Irakur ere

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 123 123 - Germaine Blezio 2011 2:13:55 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.