-
|
- Euskara
Joseph (Ttotte) Bonnet
1923 / 2016
Afiliazio herria:
Hazparne
Ttotte Bonnet 1923an sortu zen Hazparneko Zelai auzoan, eta lau haurreko senitarte batean hazi zen. Burasoak zapata-langileak ziren (Amespil lantegian).
San Josepeko eskolako ikaslea izan zen. Erlisione-ikasketen agiria eta zertifikata ukan zituen 1933an.
Gero, Amespiletarren zapata lantegian sartu zen. Lau urte geroago, osaba zapatagin batekin hasi zen lanean, Hazparnen beti.
Hogei urte zituela, Nahitaezko Lan Zerbitzutik (STO) libratzeko, Espainiara joan zen, eta han preso egon zen zortzi hilabetez, Leclerc jeneralaren armadan sartu aitzin. 1945eko urrian itzuli zen herrira, Estrasburgoren eta Pariseren libratzean parte hartu ondoan, eta osabarekin hasi zen berriz lanean.
1946an ezkondu zen, eta ondorioz aitaginarrebaren segida hartu zuen zapata-hornikuntzako merkatari ibiltari gisa. Bere bezero nagusiak Hazparneko eta departamenduko lantegiak izan ziren. Hazparnen, garai hartan, lau pertsona aritu ziren ofizio honetan.
1984an erretreta hartu zuen. Bere semea ere askotariko merkatari ibiltaria da.
Ttotte Bonnet 2016ko abenduan zendu zen, 93 urterekin.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 129 | 129 - Joseph (Ttotte) Bonnet | 2011 | 1:25:51 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ttotte Bonnet-ren aurkezpena | 0:01:17 | |
| 2 | Leclerc jeneralaren 2. dibisio blindatuan engaiatua | 0:04:09 | |
| 3 | Hazparneko gazteria eta De Gaulle jeneralaren deia | 0:01:53 | |
| 4 | Lantegi batean egindako zapataren deskribapena | 0:01:45 | |
| 5 | Bota egile ofizioa | 0:05:30 | |
| 6 | Bota egilearen ekoizpena | 0:01:34 | |
| 7 | Léon Bonnet bota egile bakarra Hazparnen | 0:00:46 | |
| 8 | Léon Bonnet bota egilea | 0:03:06 | |
| 9 | Zapatagintzarako lehengaien saltzailea | 0:03:11 | |
| 10 | Zapatagintzari lotu lanbideak: Hazparneko gai saltzaileak | 0:00:44 | |
| 11 | Gai saltzaile eta lantegietako nagusien arteko harremanak | 0:01:11 | |
| 12 | Gai saltzaileen gizarte estatusa | 0:00:52 | |
| 13 | Herriko kontseilaria (1953-1965) | 0:01:28 | |
| 14 | Herriko kontseiluaren osaketa | 0:01:32 | |
| 15 | Mugimendu sozialak Hazparnen | 0:03:20 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Gai saltzaile- nagusien arteko harremanak | 0:02:46 | |
| 2 | De Gaulle jeneralaren deia eta Hazpandarren engaiamendua (1939-1945eko gerla) | 0:05:23 | |
| 3 | Herriko kontseilua (1953-1965) | 0:02:55 | |
| 4 | Zapatagintza Hazparnen: zapata modeloak | 0:18:42 |