-
|
- Euskara
Ramuntxo Camblong
1939 / 2021
Afiliazio herria:
Angelu
Ramuntxo Camblong Makeako Etxeparia etxean (etxaldean) sortu da 1939ko azaroaren 11n. Sei haurrideko familiako zaharrena da.
Luhusoko eskola publikoan ikasle da 10 urte arte (1949). Ondotik, Hazparneko San Josepe kolegioan sartzen da eta, ondotik, Uztaritzeko San Frantses Xabierreko lizeoan bertan zientzia baxoa pasatzeko. Baionako Villa Pia lizeoan berriz egin behar izan duen terminala Mauleko San Frantses lizeoan burutu ondoren (1957-1958), bigarren baxoa lortzen du (lehen mailako matematikak) 1959an.
Parisko Goi-mailako Elektronikako Institutuan (ISEP) burutu ikasketen ondotik, Parisen gelditzen da lehen hiru urteetan, Angers-era joateko azken bietan. Haren diploma 1964an lortzen du eta, honen ondorioz, Saint-Maur-des-Fossés-eko globoko fisika instituan burutzen du soldaduska lurreko magnetismoa ikasteko.
1965ean, Thomson TV enpresan sartzen da Parisen. Haren aita hil ondoren, herrira itzultzera erabakitzen du 1966ko agorrilan. Urte bereko urrian, elektronika, matematika eta fisika irakasle gisa sartzen da Hazparneko lizeo teknikoan 1977 arte (denbora osoz 1974 arte, denbora erdiz azken hiru urteetan).
Partzuer elkartea sortzen du 1974an, Gipuzkoako Arrasateko kooperatiba sarearen ereduan oinarritu frantses Euskal Herriko frantses kooperatibak sustatzeko eta, 1975ean, sare elektrikoak eraikitzeko Copelec kooperatiba sortzeko. Honen zuzendari nagusi izanen da 1998 arte.
Copelectronic (sare elektriko eta elektroniko ekoizpena, 1985) eta SIG Image (kanpoko sareentzako programa argitaratzea, 1993) sortzen ditu ere.
Hendaiako SOKOA SA sortzen lagundu zuen (1971, bulegoko aulkien fabrikazioa) enpresaren kanpo garapenaren arduradun gisa amaiera ematen dio haren lanbide ibilbideari (1998ko abendutik 2002ko urrira).
Herrikoa, arrisku kapital sozietateko sortzaileetakoa da 1980an, eta Akitaniako SCOP-etako Eskualdeko Batasunako lehendakaria 1986tik 1996ra eta, gisa honetara, Akitania Eskualdeko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kide izan da ere.
Ramuntxo Camblong ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan da bai eta euskal kultur gobernantziaren defendatzailea ere: Seaska, ikastolen federazioko sortzaileetakoa 1969an, Euskal Herriko kultur zentroko lehen presidentea 1984 eta 1988 artean eta, ondotik, Euskal kultur erakundekoa 1990etik 1994ra, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen presidentea 1994tik 1998ra.
Politika arloan bere burua ezagutarazi du ere Enbata, frantses Euskal Herriko lehen mugimendu nazionalistan sartuz 1960 hamarkadaren hastapenenetik eta, hego Euskal Herrian 1895ean sortu Eusko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacional Vasco, EAJ-PNV-en 1999an. Gisa honetara Angeluko herriko kontseilari izan da 2001etik 2008ra.
1968ko maiatzean Arrosa Donostiarrarekin ezkondu da Ramuntxo. Hiru haur ukan dituzte eta aitatxi-amati bilakatu dira geroztik.
2021eko azaroaren 12an zendu da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-55 | Udako Euskal Unibertsitatea | 1974 | 0:15:09 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-58 | Hazparneko Teknika Eskola | 1974 | 0:15:00 | Maite Barnetche | |
| 3 | MB-119 | Euskal kooperatibak | 1977 | 0:15:58 | Maite Barnetche | |
| 4 | MB-268 | "Herrikoa" sozietatea | 1985 | 0:14:59 | Maite Barnetche | |
| 5 | 235 | 235 - Ramuntxo Camblong | 2015 | 1:12:39 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ramuntxo Camblong: aurkezpena | 0:04:01 | |
| 2 | San Josepe Kolegioa eta kooperatiben mundua | 0:02:01 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.