Pierra Casanave

1940
Afiliazio herria: Altzai-Altzabeheti-Zunharreta

Pierre Edouard Bordalej etxean sortu zen. Aita Bearnoan sortu zen, Tabaille Usquain herrian, eta 12 urte zituela Zünharretara etorri zen bizitzera, Bordalej etxera mitil bezala. Etxe horretan bizi zen bikoteak haurrik ez zuenez, hark segida hartuko zuen. Pierraren ama Gracieuse Aguer zen, Alozeko Elixaborde etxekoa. Laborari etxea amak joanarazten zuen eta aita zurgina zen. Bost haur izan zituzten, hiru alaba eta bi seme. Pierra Atherei herrian ezkondu zen, Maddalen Olalaintirekin (Aguer etxekoa). Maddalenek bere amarekin (Maite) laborari etxea joanarazten zuen, eta Pierra zurgin ari zen bere kondu. Maddalenaren aita hargina zen. Ezkondu baino lehen, Pierrak leku ezberdinetan egin zuen lan: Paue, Mourenx, Parise. Zurgin lana zer zen, eta nola aldatu den urteetan zehar esplikatzen digu. Soldaduxka Senegalen egin zuen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 AAZ-004 AAZ-004 - Pierra Casanave 2013 0:01:16 Argitxu Camus

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.