-
|
- Euskara
Gilbert Casenave
1928 / 2015
Afiliazio herria:
Mugerre
Gilbert Casenave Milafrangan sortu zen 1928ko urriaren 28an, baserri ttiki batean. Lehuntzen bizi izan da, Argi Zabal etxean. Zurgintza eta txintxuketa zituen afizioak. 2011. urtean Xan Airerekin egin elkarrizketan bere tailerreko tresna zaharrak erakutsi nahi izan zituen, gehienak zurgintzari lotuak, baita argia edo berogailu gisa ezagutu zituen bi tresna ere. Zurgintzako bertze izen batzuk ere aipatu zituen, batez ere teilatukoak. Bigarren mundu gerraz oroitzapen latzagoak zituen, batez ere preso eraman herritarrak gogoratzean.
2012an elkarrizketatu zuen ere Terexa Lekumberrik. Gilberten aita hargina zen. Zurgintzan interesaturik, lanbide hori egin zuen aprendizgoaren ondotik, eta Mugerreko gatzagetan sartu zuen, 1953an. Makinen eta laneko etxebizitzen mantentze-lanetan espezializatutako 80 langile ziren. Bere lehen aitaginarrebak (Beskoitzeko gatz-putzua) eta koinatak (Mugerreko lantegia) ere Solvay enpresarentzat lan egiten zuten ere. Gilbert 1988an erretiratu zen. 2015eko ekainaren 7an hil zen.
Xan Aireren eta Terexa Lekumberriren grabaketa horien zonbait pasarte zerrendatu ditugu hemen, elkarrekin emanez.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MIL-001 | MIL-001 - Gilbert Casenave | 2011 | 0:28:00 | Xan Aire | |
| 2 | 156 | 156 - Gilbert Casenave - Gabi Casenave | 2012 | 1:43:00 | Terexa Lekumberri | |
| 3 | GI-ELEKETA-9 | Eleketa kronika #9: Gilbert Casenave | 2012 | 0:14:44 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Milafrangan sortu | 0:00:55 | |
| 2 | "Barlopa" | 0:01:28 | |
| 3 | "Xixela" eta "Mailuka" | 0:03:20 | |
| 4 | "Esku-zerra" | 0:02:00 | |
| 5 | "Esku-zerra ttipia" | 0:01:12 | |
| 6 | Tresnak egiteko edozein zur klase balia daiteke | 0:00:42 | |
| 7 | Lanean eraikuntzan eta lantegian | 0:02:19 | |
| 8 | Teilatuentzako zura Landesetako segerietarik | 0:02:35 | |
| 9 | "Garbüra" | 0:04:32 | |
| 10 | Kafea berotzeko tresna | 0:01:40 | |
| 11 | Lehengo baserriko tresnak | 0:05:21 | |
| 12 | Deratelua | 0:01:56 | |
| 13 | Gilbert Casenave Milafrangan (1930-1950): aurkezpena | 0:04:11 | |
| 14 | Gilbert Casenave Milafrangan (1930-1950): eskolatzea | 0:01:56 | |
| 15 | Gilbert Casenave: lehen esperientzia profesionalak | 0:01:10 | |
| 16 | Lantegien eta bizitegien mantentze lanak Mugerreko gatzategietan | 0:10:12 | |
| 17 | Lanerako beti prest egon behar (Mugerreko gatzategiak) | 0:02:33 | |
| 18 | Garraiobideak Mugerren | 0:02:09 | |
| 19 | Aturrin, txabilarekilako arrantza. Kolakak, etxez etxeko salmenta | 0:04:20 | |
| 20 | Laborari mundukoak, Aturri bazterrean bizi | 0:02:02 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.