-
|
- Euskara
Luisa Caset Barreix
1933
Afiliazio herria:
Urdiñarbe
Urdiñarbe herriko Garaibi auzoan jaioa, Etxebestia etxean. Johañe Caset zuen aita. Ama Altzürükün sortu zen; Esquer zuen deitura eta Karrikirriborda etxekoa zen. Laborariak ziren. Zortzi senidetan hirugarrena zen Luisa; bigarrena hiru hilabete zituela zendu zen. 13 urterekin utzi zuen eskola. 1953an Lurdesera joan zen sasoinaren egitera. 1957an Erramun Barreixekin ezkondu zen, Lourdes ondoko jauregi batera (senarrak bertan egiten zuen lana) eta elgarrekin 5 haur ukan zituzten. 1969an Garaibira joan ziren bizitzera. Han ostatu bat atxiki zuten, eta Luisak bertan egin zuen lan; senarrak, berriz, Mauleko fabrika batean. Senar-emazteak elgarrekin elkarrizketatuak izan ziren.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | URB-001 | URB-001 - Erramun Barreix - Luisa Caset Barreix | 2014 | 1:18:00 | Argitxu Camus | |
| 2 | URB-002 | URB-002 - Erramun Barreix - Luisa Caset Barreix | 2014 | 0:45:00 | Argitxu Camus |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean