-
|
- Euskara
Ximun Castillon
1935 / 2016
Afiliazio herria:
Eskiula
Ximun Castillon 1935eko apirilaren 1.ean sortua da, Eskiulan (Xiberoa), zazpi haurreko familia batean. Zertifikata herriko eskolan erdietsi zuen, 1949an. Lehenik mutil izan zen eta 1952tik 1953ra mekaniko aprendizgoa egin zuen, Oloroen. Gero, Parisera joan zen (1956), soldadugoa han egin zuen eta 1972 arte han egon zen. Bere emaztea, ezpeletarra bera, han ezagutu zuen eta 1967an ezkondu ziren. Euskal Herrira itzuli eta emaztearen sorterrian plantatu ziren. Ximunek xiberotar dantzak gazte-gazterik ezagutu zituen: bere amatxik eta aitak irakatsirik, sukaldean edo arditegian dantzatzen zuen. Gero, ikasten segitu zuen, herriko gizon gazteak irakasle zituela, bereziki Laurent eta Beñat Chabalgoity, Joanes Lerdou, Marc Eyharcet, Martxe Eihartzet Üthürry gisa ezagunagoa, eta Jeannot Dulau. Heldu bilakaturik, maskaradan parte hartu zuen, lehen aldikotz, 1954an. Parisen, Marti Barraquék sustaturik (Parisen bizi zen eskiulatarra, xiberoko dantzari gazteak bilatzen zituen) hara joan baitzen, hark zuzendu 6-8 mutikoko taldean dantzan ari izan zen. Gernika taldearen zenbait biratan parte hartu zuen, eta gero, lau urtez, Etorki Balletetan ari izan zen (1963-1967). Bi pastorala antolatu zituen (Matalaz eta Etxahun koblakari). Haien errejenta izan zen. Parisen eman ziren, 1964an eta 1967an. Herrira berriz jinik, xiberotar dantza klaseak eman zituen, Ezpeletan eta Hazparnen. Ximun Castillon bi alabaren aita da. 2000n, mekanikari-auto antolatzaile erretreta hartu zuen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 190 | 190 - Ximun Castillon | 2013 | 1:09:50 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Emazteak maskaradan eta pastoralean | 0:12:41 | |
| 2 | Pastoralaz oroitzapen zenbait | 0:15:12 | |
| 3 | Graxiana eta Ximun Castillon: familia transmisioa | 0:03:43 | |
| 4 | Zuberotar dantza: urratsen interpretazioa | 0:04:05 |