Claude Arhanchet

1942
Afiliazio herria: Landibarre

Claude Arhancet 1942ko martxoaren 10ean sortu zen Landibarreko Ahozteia etxean. Bost haurrideko familia bateko bigarrena da.

Burasoak eta aitatxi-amatxiak bordariak izanik, etxez aldatzea familiaren ohituretan da (bere amaren burasoek 5 bordalde ezagutu zituzten). Claude-ren burasoak edari lizentzia batekin Pageginian plantatu ziren lehenik (San Martin auzoan) 1936an, eta gero Ahozteian, 1942an.

1947tik 1956ra, Claude San Martin auzoko eskola publikoan ibili zen. Han, lehen mailako ikasketen CEP ziurtagiria lortu zuen.

Ondotik, 1956tik 1959ra okin aprendiz gisa Arcachonera urrundu zen eta gero, 1963tik 1969ra Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) langile gisa Parisen egon zen.

1960ko martxorik 1963ko martxora Nîmes eta Brétigny-sur-Orge hirietan soldadugoa egin zuen, eta hor agertu zitzaion OCDEn lanpostu bat erdiesteko parada.

1968an xiberotar batekin ezkondu zen. Orduan, Euskal Herrira itzuli eta 1969-1971 urteetan Mithiriñan jatetxe-ostatu bat hartu zuen lehenik, eta gero, 1971-1999 urteetan tabako-ostatu bat Donapaleun.

2002an erretreta hartu eta 2011n emaztea galdu zuen. Gaur egun, Claude Arhancet Donapaleun bizi da. Hala ere, Landibarre eta Ahozteiarenganako atxikimendu azkarra atxikitzen du, bere herria eta sortetxea gelditzen baitira. Bi seme baditu.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 342 342 - Claude Arhanchet 2019 0:59:29

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.