Marie (Maddi) Claverie

1928
Afiliazio herria: Makea

Maddi Claverie 1928ko azaroaren 5ean sortua da, Makeako hiru ostatu-jatetxeetarik batean. Hiru haur ziren.

Zertifikataren ondotik, Maddik dendari lana ikasi zuen, herrian bizi zen ttantta batekin, eta hortan lan egin zuen bizi guzian, bere lanbide nagusia ostatu-jatetxekoa izanik, haren segida hartu baitzuen. Gazte-gazterik (12 urte), ttanttak Besta Berriko jantzien egiten eta arranjatzen irakatsi zion. Grabatzerako unean, 2012an, lan hortan segitzen du, 84 urteetan. Hamabi jantzi haren gain dira, beste hamabiak herriko beste ostatu-jatetxea atxikitzen duen Marie-Odette Bidegarayren gain direlarik. Maddi 1960an ezkondu zen eta bi seme baditu. Makeako "pertsonaia" hori Claverie ostatuan solastatu dugu, bere bizi guzia han iragan baitu.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 161 161 - Marie (Maddi) Claverie 2012 1:18:33 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Familia aurkezpena, eskola, josturaren ikasketa 0:02:42
2 Gazte denborako eta haurtzaroko aisiak 0:02:13
3 Euskal dantzaren eta jauzien ikasketa 0:00:42
4 Kongregazionetik kanporatzea 0:01:38
5 Elizaren larderia eta kontrola 0:00:38
6 Jostunaren formakuntzaren oinarriak 0:01:04
7 Ostaler lehen-lehenik 0:00:40
8 1939-1945eko gerlaren oroitzapenak 0:03:27
9 Bere senargaiaren posta-autoa 0:01:53
10 Ezteiak 0:01:53
11 Ezkondutako emazteen jantzia 0:01:34
12 Maddi dendari Makeako Besta-Berrin: lehen lanak 0:03:56
13 Besta-Berriko jantzien lisaketa eta erreberritzea 0:01:34
14 Oilarren, aldare gainekoen, kaporalen eta sarjianten jantziak 0:02:51
15 Besta-Berriko pertsonaiak: Oilarraren jantzia 0:10:50
16 Besta-Berriko jantziak: zerren edo pipien aurkako babesa 0:01:13
17 Pabillunketariaren jantzia gaur 0:04:15
18 Pabillunketarien jantzia 1920 hamarkadan 0:01:46
19 Pabillunketariaren adina eta funtzioa 0:01:21
20 Besta-Berriko pertsonaiak: Oilarraren adina 0:01:19
21 Besta-Berriko pertsonaiak: sarjiantaren jantzia 0:02:27
22 Sarjiantaren adina 0:00:32
23 Besta-Berriko pertsonaiak: kaporalaren jantzia 0:05:31
24 Besta-Berri Makean: jantzigintza Marie-Odette Bidegaray-ekin partekatua 0:01:11
25 Besta-Berriko pertsonaiak: soldaduak 0:00:56
26 Makilariak 0:01:00
27 Besta-Berri Makean: ibilaldiaren osatzea eta elizan sartzea 0:06:41
28 Besta-Berri Makean: prozesioaren antolaketa eta ibilbidea 0:06:02
29 Pabillunketariaren maila soziala 0:01:57
30 Besta-Berri Makean: ezkila handiaren joaldia 0:01:16
31 Besta-Berriren bilakaera Makean 0:02:05
32 Ohidura bat iraunaraztekoa 0:02:03

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Lehen dendari lanak Besta Berrin 0:02:01
2 Besta Berri: jantzien jostea 0:00:57
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.