Armand Curutchet

1940
Afiliazio herria: Beskoitze

Armand Curutchet 1940ko ekainaren 16an sortu zen. Burasoak beskoiztarrak zituen (Beskoitzen sortuak biak). Aitak bi ofizio zituen: harakin eta baserri ttipi batean laborari (6 edo 7 behi). Amak eta amatxik Baionako merkatuan saltzen zituzten aitak merkatuetan (Hazparne, Ezpeleta) eta etxaldeetan erosten eta Beskoitzeko Caserna etxeko hiltegian hiltzen zituen aratxeak. Aktibitate horrek ama hil arte iraun zuen (1970).

Bere lehen bizilaguna den René Dubrocq-ek bezala, Armand Curutchetek Urgazietako eskola publiko mistoan ikasi zuen (klase bakarra). 13 urterekin, burasoek Hazparneko San Josepe kolegiora igorri zuten (1953-1957), eta, han, zertifikata eta brebeta bildu zituen. Ondotik, Baionako lizeoan sartu zen urte batez (1957-1958), eta, gero, Leskarreko Irakasleen Eskola Normalean (1958-1962), non bi batxilergoak (lehena eta terminala: zientzia esperimentalak) eta lanbide-heziketako urtea egin baitzituen.

Hazparneko Zelai auzoan urte batez lan egin eta gero soldadutza egin ondoan (Périgueuxen eta gero Aljerian), 1964ko irailean Baionako Aristide Briand eskolan izendatu zuten, eta han egon zen, 1995eko ekainean erretreta hartu zuen arte.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 280 280 - Armand Curutchet - René Dubrocq 2016 1:36:26 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.