-
|
- Euskara
Jean-Pierre Curutchet
1954
Afiliazio herria:
Luhuso
Jean-Pierre Curutchet Trefoilia etxean sortu zen, Suhuskunen, 1954ko otsailean. Sei haurreko familia bateko (lau mutiko eta bi neska) zaharrena zen.
Suhuskuneko eskola publikoan (1959-1964), Donibane Garaziko Santa Maria Maiorga eskola pribatuan (1964-1965ko ikasturtea: bosgarren urtea), Uztaritzeko seminario ttipian (1965-1970), eta, azkenik, Baionako Guichot lizeoan (1970-1972: kontularitzako administrazio-langilea lanbide ikasketen brebeta) ikasi zuen.
Hainbat enpresatan lan egin zuen gero, hala nola Loustaudaudine Donapaleun (1973ko abendutik 1978ko urtarrilera; burdineria eta eraikuntzako materialak) eta Codibois Mont-de-Marsanen (1978ko uztailetik 1979ko urrira; zura eta materialak). 1979ko azaroan Parisera joan zen bizitzera.
1980ko apiriletik 1986ko abendura SNECMAko (Hegazkinen Motorrak Aztertu eta Eraikitzeko Sozietate Nazionala, gero SAFRAN bilakatu zena) langile izan zen. Baina, herrira itzuli zen gero, bere emaztearekin eta 1984an sortu Maider alabarekin bizitzeko.
SEI produkzioko langile-sozietate kooperatiboan (1987ko urtarriletik 1993ko irailera), Angeluko fiduziarioan (1994ko urtarriletik irailera) eta Postak eta telekomunikazioetan 10 urtez lan egin zuen (ipar Euskal Herriko hainbat posta bulegoetako kutxazaina izan zen 1994ko azarotik goiti).
Laborantzan plantatu zen ere, anaiarekin, sortetxean, 1996ko abendutik aitzina. 2014ko otsailean erretreta hartu zuen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 312 | 312 - Anne-Marie Curutchet - Jean-Pierre Curutchet | 2018 | 1:33:08 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jean-Pierre Curutchet : aurkezpena | 0:02:40 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.