-
|
- Euskara
Dominique (Txomin) Davant
1943
Afiliazio herria:
Arberatze-Zilhekoa
Txomin Davant, Larrabile (Ürrüstoi-Larrabile, Zuberoa) Zabalenian sortua da 1943ko azaroaren 25ean. Lau haurridetarik gazteena, adin tartea badauka anai-arrebekin : Jean-Pierre (etxaldean jarriko dena), Jean-Louis (euskal idazle eta euskaltzain ezaguna) eta Aña (Muskildira ezkondua).
6-8 urte artean, Ürrüstoiko eskola publikora doa, gero Uztaritzeko San Bixintxo eskolara (1951-1955), arrebarekin batean (ttantta bat bertan bizi da). Mauleko kolegio-lizeoan iraganik (1955-1961), batxilergoa ukan du Uztaritzen1962an. Goimailako ikasketak segitu ditu Angers-ko laborantza ingeniaritza eskolan (1963-1967).
Ibilbide profesionala hasi du Pariseko ITEB ( Institut d’Etudes d’Elevage Bovin) institutuarentzat (1967-1969) Maine et Loire /Loire-Atlantique departamenduetan lan eginez. Garai horretan, Fina (galiziar jatorrizkoa) ezagutu eta ezkondu dira 1969an. Hiru haur sortuko dira, 1970an, 1972an eta 1975ean.
1969an Euskal Herrira itzulirik, Txomin Davant-ek 2 kooperatibetan lan egin du: Lur Berri-n (1969-1984) eta Berria-n (1984-1986).
Gero Bordelera joan da bizitzera (1986-1998) lanbide ezberdinetan arituz, besteak beste laborantza ingeniari (1988-1994) Fumel-en (Lot-et-Garonne), Margaron enpresan Bordele inguruan.
La Corogne-ra (Galizia) joanik 1998an, bere espos-lagunaren familiaren gana, itzuli da Euskal Herrira 2012an, 3 urte Zangüezan (Nafarroa) pasa ondoan.
Txomin Davant , euskal jendarteak Bigarren Mundu gerlaren ondotik bizi izan dituen aldaketa sakonen lekuko da.
Zati hautatuak
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 292 | 292 - Dominique (Txomin) Davant | 2017 | 1:28:10 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak edo pasarteak ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa/pasartea ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Txomin Davant-ren ikuspuntua 68ko maiatzeko gizarte ondorioeri buruz | 0:06:40 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak edo pasarteak ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa/pasartea ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak emanak direnean.
Ikur hau agertzen da lekukotasunaren transkripzio bat egina izan denean.