-
|
- Euskara
Dominique Garacotche "Murritx"
1934 / 2022
Afiliazio herria:
Ezpeleta
Dominique Garacotche 1934ko abenduaren 19an sortu zen Ezpeletako Mendikoaga izeneko etxean. Etxea Murritxenea deitu ohi da ere, Dominique-ren arbaso baten izengoitia zela eta. Funtsean, herritar anitzek Dominique Murritx deitzen zuten, Mendikoaga izena nagusiki administrazioak baliatzen duelarik. Lau haurrideko familia bateko bigarrena zen (arreba bat bera baino zaharragoa, beste bat bera baino gazteagoa eta anaia bat gazteagoa ere), eta berak hartu zuen familiaren etxaldearen segida.
Herriko eskola publikoan (1939-1946) eta ondotik Lekorneko Garroa laborantza formakuntza zentroan (1946-1948) ibili zen, baina aitortu duenez, ikasketak ez zituen gustukoak.
Laborantza diploma eskuraturik, bere burasoak lagundu zituen familiaren etxaldean (bere aita 1955ean zendu zen) herriko bizian parte hartzen zuen ber (merkatuan, ferian, patronaiaren aktibitateetan).
Soldadugoa egin ondoan (1955eko urria-1957ko abendua), ofizialki familiaren enpresan plantatu zen 1957an eta Fanny Hiribarren-ekin ezkondu zen 1962an. Lau haur ukan zituzten elkarrekin: André, Maritxu, Thérèse eta Chantal, hurrenez hurren 1963, 1964, 1965 eta 1968an sortuak.
1952tik goiti eta Europako merkatu bateratua indarrean sartu arte, Dominique kontrabandan aritu zen, laborantza bidezko etekinen osagarri bezala. Erretiroa 1992an hartu zuen, 58 urtetan.
Dominique Garacotche 2022ko urtarrilean zendu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 353 | 353 - Dominique Garacotche | 2019 | 1:39:08 | Terexa Lekumberri | |
| 2 | GI-ELEKETA-19 | Eleketa #19: Dominique Garacotche "Murritx" | 2019 | 0:11:26 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ezpeletako karrika nagusia 1939-1945 gerla garaian | 0:06:02 | |
| 2 | Auzoen arteko harremanak | 0:00:47 | |
| 3 | Kontrabandoa: trafikoa, salgaiak eta kabalak | 0:07:13 | |
| 4 | Gaueko lanaren antolaketa eta iragaitea | 0:10:00 | |
| 5 | Bere emaztearen beldurra, mugalari baten alaba izanik | 0:03:55 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.