René Dubrocq

1938 / 2026
Afiliazio herria: Beskoitze

René Dubrocq 1938ko irailaren 10ean sortu zen, Boisot etxean, Beskoitzeko Urgazietako auzoan. Han bizi izan zen 1945 arte.

Amak esne-saltegi bat zuen. Aitak gatz-fabrikazioan lan egiten zuen Mugerreko gatzagatan, eta Solvay sozietatearen (gatzagen kudeatzailea) lurrak ustiatzen zituen aitaginarrebarekin baserriko lanetan aritzen zen.

Renéren anaia, Christian, gerlaren ondotik sortu zen (1946), familia, 1945az geroztik Chandon edo Xandondeia etxean bizi zelarik (Boisot etxea bezala, hau ere Solvay sozietatearena zen).

1954an, René Dubrocq-en burasoek lursail bat erosi zioten Solvay sozietateari, han etxea eraikitzeko. 1960ko ezkontza arte han bizi izan zen. Bere emaztea irakaslea zenez, lehenik Baionan bizi izan ziren, gero Isturitzen, eta, azkenik Urgazietako auzora itzuli ziren.

René Urgazietako lehen mailako eskolara joan zen. Zertifikata bildu ondoan, Baionako kolegio teknikoan tornulari ofizioa ikasi zuen eta Dassault-Breguet lantegian artezle gisa aritu zen lanean, 1996an erretreta hartu zuen arte.

2026ko maiatzean zendua da.

Zati hautatuak

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 280 280 - Armand Curutchet - René Dubrocq 2016 1:36:26 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.