Joanes Elgue 1912ko urriaren 4an sortu zen Gamarten. Ortzaizera 1918an iritsi zen, Nafarroa Behereko Jatsutik iragan ondoan. Etxetiar izanik, bere familiarekin (6 haurrideen arteko gazteena zen) behin baino gehiagotan behar izan zuten etxez aldatu. 1918 eta 1940a artean, bere familia lau bordalde ezberdinetan egon zen Ortzaizen.
1939an, gerlara deitu zuten, baina lehen Alemaniarra herrira itzultzean baizik ez zuen ikusi (Alpes-etan, konpainiei armak furnitzea zen bere lana).
Orduan, mutil ibili zen hiru etxetan (hamahiru urtetarik jadanik hala zen, gerlara joan aitzin).
1952an, Mariena-rekin ezkondu zen (hau ere etxetiar alaba) Ibarrondoan. Hiru haur ukan zituzten.
Beren semerik zaharrenak, Mattinek etxetiar izatetik aferman izatera pasatu zen 1973an, hots etxaldearen segida hartu zuelarik. Ondotik, bizi ziren etxea erosi zuen. Filmatu genuen garaian, Joanes pozik bizi zen bere semea eta errenarekin.
2016an zendu zen.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 100 | 100 - Joanes Elgue | 2010-11-18 | 1:32:24 | Ortzaize | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Joanes Elgue: aurkezpena | 0:02:57 |