Ernest Etcheverry 1931ko maiatzaren 25ean sortu zen, Donibane Lohizunen, Dukontenia parketik hurbil zegoen suhiltzaileen kasernan. Orduan, eraikinak modernitatearen azken abantailak zituen (etxeko ura, gasa, elektrizitatea). Zazpi haurreko familia bateko bosgarrena zen (bost mutiko eta bi neska). Aita zurgina zuen eta ama etxeko anderea.
Hamabost urte arte eskolan izan zen. Ez zituen ikasketak segitu nahi izan, eta, beraz, lanean hasi zen.
Zerbitzu militarrean idazkari ofizioa ikasi ondoan, bankuko enplegatu gisa kontratatua izan zen. Lan horretan 35 urtez ari izan zen, eta horietarik 20 Hendaiako banku batean pasa zituen.
1949an, Ernest Donibane Lohizuneko herriko harmonian sartu zen. Berrogeita hamar urtez, 1989 arte, perkusionista gisa ari izan zen.
Senperen ezkondu zen. Han bizi da orain.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | DL-2 | DL-2 - Ernest Etcheverry | 2012-04-23 | 2:07:49 | Senpere | Xan Aire |
Pasarteak
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Donibane Lohizuneko herriko harmonia | 0:35:46 |