-
|
- Euskara
Peile Erreçarret
1942
Afiliazio herria:
Arberatze-Zilhekoa
Peile Erreçarret 1942ko azaroan sortu zen Hauzeko (Xiberoa) Zerra auzoko Basagaitz baserrian. Lau haurrideko familia bateko hirugarrena zen.
Zertifikata herriko eskola publikoan lortu zuen (1955), eta BAA (Laborantza Gaitasun Agiria) Mauleko Saint-François kolegioan 1958an. 1959ko lehen hiruhilekoan, artzain izateko formakuntza bat segitu zuen Berrogaingo eskolan.
1959tik aitzina, Zuberoako laborantzaren garapenari interesatzen zaio, bereziki gazteendako formakuntza jardunaldiak antolatzen zituen Jean Pitrau-ren bidez. Soldadugotik itzultzean (1962ko maiatza - 1963ko azaroa), Edgar Pisani ministroak Xiberora egin bisitaren ondotik Jean Pitrau-ren gidaritzapean egin zen "mendiko inkesta" proiektuan parte hartu zuen. Etorkizun profesionalik ez zuenez ikusten, ez familiako etxaldean (segida anaiak hartu zuen), ez eta Xiberoan ere, 1965etik 1969ra Landesetako CDJA zentroan (Laborari gazteen departamenduko zentroa) lan egin zuen Mont-de-Marsan-en, eta 1969tik 1971ra Paueko FDSEA federazioan (Laborari sindikatuen departamenduko federazioa) animatzaile gisa.
Handik kanporatua izan ondoan, Aiziritzeko Lur Berri kooperatiban sartu zen, eta han 13 urtez egon zen lanean (1971-1983). Ondotik, Peile Erreçarret likidazio batekin bukatu zen SCOP Orhi kooperatiba proiektuan engaiatu zen (1983-1987). Gero AFOG-en (Laborariak kudeaketarako formatzeko elkartea) sartu zen, eta han erretiroa hartu zuen 2002an.
Erretiratu ondoren, Zabalik elkartean sartu zen, lehenik diruzain bezala eta gero lehendakari moduan (2005). Bestalde, Peilek Amikuzeko (Donapaleuko kantonamendua) berpizte kulturalaren alde lan egin zuen, bai kantari bezala, baina ere ikastolako buraso eta elkarte militante gisa ere.
1967az geroz, Geneviève-rekin ezkondua da. Elkarrekin hiru seme ukan dituzte: Ellande (1972), Battitt (1973) eta Frantxoa (1975).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 273 | 273 - Peile Erreçarret | 2016 | 1:24:32 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Xiberua : bizi baldintzak 1950-1960 urteetan | 0:07:07 | |
| 2 | Donapaleuko Frantziskotarren Etxea eta Zabalik elkartea: denei irekia den gunea | 0:06:15 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.