-
|
- Euskara
Joseph (Jojo) Etchebarne
1936 / 2023
Afiliazio herria:
Barkoxe
Joseph Jojo Etchebarne 1936ko otsailaren 24an sortu zen Barkoxeko Biñau baserrian. Bere anaia biritxia 6 hilabetetan zendu baitzen, Jojo hiru mutikoko familia batean handitu zen, bera bigarrena zelarik.
1941etik 1950era, gogo handirik gabe herriko eskola publikoan ibili zen eta zertifikata 1950ean eskuratu zuen. Urte batzuk kolegioan eta gero familiako etxaldean pasatu ondoan, 1956an elektrikari formakuntza trinko bat segitu zuen Tarbes-en. Ondotik, Algerian bukatu zen soldadugoa egin zuen (1957ko martxoa - 1959ko uztaila).
Bere anaia zaharrena beste etxe bateko ondokoarekin ezkontzean, Jojo Etchebarne bere burasoengana itzuli zen.
Bera 1962an ezkondu zen Gazteri laborari katolikoan (JAC) ezagutu Lixozeko Maite-rekin, baina familiako etxaldea 1963an utzi zuen Etxarrin eta Hazparnen klaseak emateko (aitaren eta bere jiteak elkargaitzak baitziren).
1965ean itzuli zen, bere burasoak eritu zirelarik, eta bat bestearen ondotik, ekoizpen desberdinetan hasi zen: arto hazia, baratzezaingoa, tabakoa, aratxe hazkuntza…
1971n gertatu laborantza istripu batengatik, laborantza 1978an utzi behar izan zuen. Bere emazteak aldiz erretreta 1996an hartu zuen.
1978tik 1980a arte, industria tresneriako elektrikari formakuntza bat segitu zuen. Ondotik, Olorueko Lindt txokolategian sartu eta han egon zen 1991n erretreta hartu zuen arte (lehenik berogintza galdararen arduradun bezala eta gero, harrera langile eta gauzain gisa).
Jojo jadanik Gazteri laborari katolikoan (JAC) sartua zen 1960 urteen hastapenean Jean Pitrau Atharratzeko laborari militante famatuaren ezagutza egin zuelarik. Mendiko laborarien zerbitzuko elkartearen (ASAM) bidez, elkarrekin laborari munduari zuzendu formakuntza eta mintzaldi andana bat antolatu zituzten. 1970 urteetan, Xiberoko baserrietan lanean aritu ziren konzientzia eragozle batzuk hartu zituzten eta orokorki, Xiberoa isolamendutik ateratzen ahalegindu ziren.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 276 | 276 - Joseph (Jojo) Etchebarne | 2016 | 1:20:55 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Jojo Etchebarne, Barkoxeko Biñauko semea | 0:03:38 | |
| 2 | Jean Pitrauren ezagutza | 0:05:09 | |
| 3 | Jean Pitrau-ren inguruko engaiamenduak: Edgar Pisaniren bisitak; mendiari buruzko inkesta (1964) | 0:03:43 | |
| 4 | ASAM Mendiko laborarien laguntzeko elkartearen sorrera eta helburuak | 0:03:36 | |
| 5 | Berreraikitze laguntzak Aretako lurrikararen ondotik (1967) | 0:04:01 | |
| 6 | Bolondres elkartasuna Zuberoan: kontzentzia objektoreak | 0:05:18 | |
| 7 | Elkartasuna Zuberoan: sasoilari bolondresak | 0:03:07 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aretako lurrikara (1967) eta berreraikitze laguntzak | 0:02:08 | |
| 2 | Kontzientzia objektoreak eta bolondresak Zuberoan | 0:03:27 | |
| 3 | Lehen harremana Jean Pitraurekin | 0:04:06 | |
| 4 | Mendiari buruzko inkesta (1964). ASAM elkartea. | 0:05:26 |