-
|
- Euskara
Jüje Etchebarne
1936
Afiliazio herria:
Gamere-Zihiga
Laborari etxe batean sortu zen Jüje 1936. urtean, Karrikaberria izeneko etxean. Ama etxondokoa zuen, eta aita Altzaikoa. Herriko apezak bultzaturik, Betarramera joan zen gazterik ikasketen egitera. Baccalauréat lortu zuen. Soldaduska Aljeriako Gerla denboran egin zuen eta hortik urte batzuk gehiago egon zen Aljerian irakasle gisa. Lanbide ainitz egin zituen Jüjek bere bizian: hala nola metro gidari Parisen. Jüjek esplikatzen digu ere nola jin zitzaion euskal abertzale sentimendua. Jüjek urte ainitzez euskara klaseak eman ditu. Parisen lehenik eta ondotik Xiberoan. Liburu bat idatzi du xiberotar aditzaz.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | GMR-001 | GMR-001 - Jüje Etchebarne | 2013 | 1:25:00 | Argitxu Camus |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.