-
|
- Euskara
Grazi Etchebehere
1951 / 2023
Afiliazio herria:
Ortzaize
Grazi Etchebehere 1951n sortu zen Ortzaizeko Ibarnia izeneko etxean (Ahaize auzoan). Jean-Baptiste Etchebehere eta Maider Goicoechearen alaba da. Lau neskako familia bateko zaharrena da eta samurtasunez beteriko haurtzaroa ukan du sortetxe xumean.
Grazi herriko eskola pribatuan ibili zen (1955-1965) zertifikata lortu arte eta ondotik, Donapaleuko Errecart lizeoan (1965-1969). 1970etik 1972ra, erizain izateko ikasketak egin zituen Bordelen. Ondoren, hiru urtez aritu zen Baionako ospitalean (1972-1975) eta gero Ortzaizen 40 urtez erizain liberal bezala (1975-2015).
Erroak atxikitzeko beharraz jabeturik, 1970 urteetan euskal mugimendu kultural eta politikoan engaiatu zen. Bere engaiamendu politikoarengatik sei hilabetez Fleury-Mérogis-en kartzelaratua izan zen 1992an. Baserrialdean ukan esperientzia profesionala eta bere engaiamendu abertzalea direla eta, bere ikuspegia ematen digu bizitzeko eta pentsatzeko maneran aldatzen ikusi duen Euskal Herri barnekaldeaz.
2023ko agorrilean zendu da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 282 | 282 - Grazi Etchebehere | 2016 | 1:48:53 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Grazi Etchebehere: Amaren aldeko familia | 0:01:47 | |
| 2 | Jendartearen aldaketak 1970tik landa | 0:05:55 | |
| 3 | Baigorriko balearen irazartze kulturala eta ekonomikoa | 0:04:35 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ortzaiztarrak mintzo | 1:01:12 |