-
|
- Euskara
Maitena Etchecopar
1922 / 2015
Afiliazio herria:
Zalgize-Doneztebe
Maitena Chabalgoity sortzez, laborari etxe batean sortu zen, Zalgizeko Jauregizaharren, 1922an. Ama Zalgizekoa zuen (Çugun) eta aita Zünharretakoa (Chabalgoity). Sei anai-arreba ziren: hiru neska lehenik eta hiru mutiko gero. Anai bat galdu zuten gaixotasun batek eramanik gerla denboran. Urte berean, haien aitak bere buruaz beste egin zuen bigarren gerla mundiala denboran (harek lehen gerla mundialan parte hartu zuen eta kolpatua itzuli zen). Laborari lanetan laket zen Maitena, eskolan ez. 1951an Erramun Etchecoparrekin ezkondu zen Irabarnen, eta 5 haur izan zituzten egarrekin. Laborariak ziren. Geroztik Irabarnen bizi izan zen. Elkarrizketatzailea bere biloba da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ZDO-001 | ZDO-001 - Maitena Etchecopar | 2012 | 0:50:00 | Argitxu Camus | |
| 2 | ZDO-002 | ZDO-002 - Maitena Etchecopar | 2012 | 1:03:00 | Argitxu Camus | |
| 3 | ZDO-003 | ZDO-003 - Maitena Etchecopar | 2012 | 0:47:00 | Argitxu Camus |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.