Peio Etchemendy

1950
Afiliazio herria: Suhuskune

Peio Etchemendy 1950eko urtarrilaren 13an sortu zen, Suhuskuneko Haitzpea etxean (jatetxea eta autobus garraioa). Bost haurrideko familia bateko zaharrena da.

11 urte arte Suhuskuneko eskola publikoan ibili zen. 1961etik 1968ra, Uztaritzeko Seminario Ttipian ibili zen. Han lehena arte egon zen, eta ondotik, bi urte terminal egin zituen Baionako Villa Pia lizeoan (1968-1970).

Handik landa, Akizeko Seminario Handira joan zen (1970-1972), soldadugoa

Nancy-n eta Akizen egin aitzin (1972ko irailetik 1973ko irailera).

Peio Etchemendy, Donibane Lohizuneko ATCRB enpresako autobus gidari izan zen bi urtez, eta 1975eko irailean,  berriz ere  Baionako Seminario Handira itzuli zen urte batendako.

Seminarioa 1976ko ekainean behin betiko utzi zuen eta 1979ko abendura arte Kanboko Miral autobus konpainian lan egin zuen (nazioarteko lineak).

Une horretan, GTPn (Pirinioetako garraio taldean) sartu zen Tarnosen, eta 1980ko maiatzean Baionako hiriguneko garraio publikoen elkartean (STAB). Hor  32 urtez egon zen, 2012ko apirila arte.

Peio Etchemendy Fresnes-ko presondegian egon zen 2000ko irailetik 2001eko urtarrilera, bere Baionako etxean iheslari politikoak aterpetu zituelako.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 269 269 - Peio Etchemendy 2016 1:16:15 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Peio Etchemendy : aurkezpena 0:01:29

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.