-
|
- Euskara
Niko Etxart
1953
Afiliazio herria:
Altzürükü
Niko Etxart Altzürükün sortu zen 1953ko maiatzaren 9an eta, bi urte zituela, gurasoak Parisera segitu zituen, baina euskal hizkuntza eta kulturarekin harremana atxiki zuen, bere familiaren eta Pariseko Euskal Etxearen bitartez. Bere anaia (Jean) eta arreba (Katti) Parisen sortu dira.
Niko, lehenik, Moulin Vert karrikako Cours Saint-Pierre eskolara joan zen, eta gero arrondizamendu bereko eskola publikoetara, baina ikasketak ez zitzaizkion batere gustatzen.
Aldiz, oso goiz jakin zuen kantutik eta musikatik bizi nahi zuela. 1969tik aitzina, Wax taldea (XIV. arrondizamenduko lagunekin batera: rock), Odol Berria (anaia eta lehengusuarekin: folk) eta Tinka (bi adiskiderekin: rock) taldeak muntatu zituen. Frantses barietate kantaria izateko xedez, Barclay enpresan sartu zen, 1971n, baina urte baten buruan utzi zuen, herrira itzultzeko erabakia hartu eta gero.
1974an Euskal Herrira itzuli zelarik, soldadutza egin ondotik, Odol Berria eta Tinka taldeekin jotzen segitu zuen.
Bere beharrak hobeki asetzeko, dantzaldietan ere musika jotzen hasi zen Ximinorak taldearekin, non kantu arrakastatsuen bidez, euskal rocka interpretatzeko aukera baitzuen.
1976an, Topet-Etxahun bertsolariaren omenaldian parte hartu zuen, eta dantzaldiak animatzen segitu zuen Minxoriak taldearekin, zeinak 20 urte baino gehiagoz Euskal Herriko plazak animatu baitzituen (3 disko: 1976an, 1980an, 1985ean, eta 170 kontzertu). 1986an Nikok taldea utzi zuen.
1979tik aitzina, diskoak grabatu zituen, besteak beste, Nahasteka (1979an, berak idatzi eta konposatu 9 kantu), Euskal rock nroll (1979an, bi kanturen single-a, Epherra kantuaren bertsio eguneratua barne), Has Dantzan (1980), Tumatxa (1983), Baikor (1990) eta bere estudioa, Kilikas, sortu zuen, Altzain, 1987an.
1996an Gili-gilikatzen haüt diskoa atera zuen, erran nahi baita 1990ean sortu zuen Hapa Hapa taldearekin grabatu lehen diskoa. Hapa Hapak rock klasikoa jotzen du eta, gaurko egunean, bi disko atera ditu (1996an: Gili-gilikatzen haüt eta 2005ean: Minuette) eta arrakasta handiz jotzen segitzen du.
Niko Etxart, bestalde, bere aitak irakatsi zion zuberotar kantu tradizionalaren zale handia da; bakarlari gisa bai eta lagundurik ere kantatzen du (2004an Epherra diskoa argitaratu zuen Dominika Etxart aitarekin eta Robert Larrandaburu koinatuarekin batera).
Gainera, pastoral batzuen musika ere konposatu zuen eta bat idatzi zuen, Altzürükü bere sorterrian eman zutena (Urruti Jauregiko Peirot, 2002).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-67 | Odol berria taldea | 1975 | 0:16:03 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-185 | Etxahun Iruri : bigarren partea | 1981 | 0:15:13 | Maite Barnetche | |
| 3 | Euskalkiak-eus-6 | Euskalkiak.eus : Niko Etxart | 2016 | 0:12:29 | Koldo Zuazo | |
| 4 | 285 | 285 - Niko Etxart | 2016 | 1:30:32 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Niko Etxarten familia Parisera emigratua 1955ean | 0:02:21 | |
| 2 | Zuberotarren Parisera joaitea | 0:04:28 | |
| 3 | Haurtzaroa eta gaztaroa Parisen (1955-1974): eskola eta auzoko bizia | 0:03:15 | |
| 4 | Haurtzaroa eta gaztaroa Parisen (1955-1974): elebitasuna | 0:04:32 | |
| 5 | Euskal rockaren ikur bat, kontzertu eta dantzaldi musikari profesionala | 0:07:49 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Niko Etxart Parisen: gazte baten ezin asezko kuriostasuna | 0:07:08 |