-
|
- Euskara
Margot Faurie
1964
Afiliazio herria:
Espeize-Undüreine
Margot Etchegoyhen, ezkontzaz Faurie, 1964ko abenduaren 1.ean sortua da, Lakarrin. Familian hiru alaba ziren. Gazteenak Apezeitx etxaldearen segida hartu zuen. Orain etxaldea haren semearena da. Margotek, aldiz, etxaldeko lanak ez ditu gustuko. Lakarriko eskola publikoan ibili zen, gero Atharratzeko kolegioan, eta Oloroeko lizeoan, Tarben teknologiako unibertsitate diploma (DUT) iragan aitzin. Parisen lan egin zuen, zortzi urtez, baina asteburuak beti Xiberoan iragaten zituen. Margotek Errezarret apeza ezagutu zuen, euskaraz ematen zuen katiximari esker. Hark euskal kultur ohiturak sustatzen zituen. Haren eraginari esker, xiberotar dantzak ikasi zituen, lehenik Lakarriko eskolan, ondotik Atharratzen, inguruko herrietako gazte batzuekin, eta gero Altzain, Jean-Pierre Recaltekin. Maskaradetan parte hartu zuen, Kantiniersa gisa, 1985ean Atharratzen eta 1991n Altzain. Franko isila izanik, gorputza komunikabide gisa erabiltzen zuen. Satan dantzari izan zen hainbat pastoraletan: Zumakalarregi (Altzai, 1989), Xalbador (Larraine, 1991), Agota (Altzai, 1999) eta Xiberoko Jauna (Ezpeize-Ündüreine, Ainharbe, Ürrüstoi-Larrabile eta Sarrikotapea, 2008). Ezpeize-Ündüreinen ezkondurik, dantza irakasten hasi zen, Xiberoko Jauna pastorala kari, eta irakasten segitzen du. Margot bezalako pertsona batzuei esker, Pettarrak dinamika berria bizi du. 2013ko primaderan dantzatu eta kantatu Aitzina mintza sorkuntzak, euskararen transmisioaz ari denak, hori erakusten du.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 192 | 192 - Margot Faurie | 2013 | 0:56:09 | Maddi Oihenart |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Margot Faurie: aurkezpena, ibilbide profesionala | 0:03:59 | |
| 2 | Xiberutar dantza: hastapenak | 0:02:33 | |
| 3 | Familiaren kultura ohiturak | 0:03:20 | |
| 4 | Jean-Pierre Recalt-en erakaspena Altzai-Altzabeheti-Zünharretan | 0:02:31 | |
| 5 | Maskaradetako Kantiniersa 1985an eta 1991n | 0:04:54 | |
| 6 | Komunikazioa gorputzetik | 0:05:43 | |
| 7 | Maskaradetako dantzari ospetsuak | 0:02:06 | |
| 8 | Xiberutar dantzarien ateraldiak | 0:00:49 | |
| 9 | Zumalakarregi pastorala (1989) | 0:01:43 | |
| 10 | Aktore Larraineko pastoraletan | 0:01:00 | |
| 11 | Bortuan | 0:03:48 | |
| 12 | Agota pastorala (1999) | 0:01:45 | |
| 13 | "Xiberoko Jauna" pastorala (2008) | 0:04:36 | |
| 14 | "Aitzina mintza" sorkuntza | 0:07:55 | |
| 15 | Motibazioa dantzarentzat | 0:02:08 | |
| 16 | Xiberutar dantza: emazteen lekua | 0:02:32 | |
| 17 | Arazoak dantzarien biltzeko | 0:01:58 | |
| 18 | Hezkuntza artistikoaren kalitatearen ebaluaketa | 0:02:31 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Emazteak, gizonak eta dantza Zuberoan gaur | 0:05:19 | |
| 2 | Zuberotar dantza ikastea eta erakastea | 0:04:08 |