Félicie Plaa (ezkondu ondoren Changala) 1933ko azaroaren 9an sortu zen Anhauzeko Pekoainia izeneko etxean, Xurito auzoan. Biritxiak zituen familia bateko 4. haurra da.
Laborari alaba hau Azkarateko eskola publikoan abiatu zen 5 urtetan (1938-1944). Ondotik, Donibane Garaziko eskola pribatuan ibili zen (1944-1946) eta han zertifikatua ukan zuen 13 urtetan.
Urte bat seroren jostundegian iragan ondoan Angelun (Sainte-Marie : 1946-1947) eta beste bi Lasan (seroren etxean : 1947-1949), oraino hobeki josten ikasi zuen Azkarateko Garakotxea etxeko serora dendariekin (1949-1951).
18 urte inguru hortan, behin betiko familiako etxaldean plantatu zen, bi anaiak Estatu Batuetara joan baitziren eta ahizpa Amenduzen ezkondu.
1956an Donazaharreko Magdalena auzoko Jean-ekin ezkondu zen, artzaina hura ere. Lau haur ukan zituzten: André (1959), Albert (1962), Marie-Hélène (1966) eta Pierre (1970).
Etxaldea senarrarekin kudeatu zuten André semea 1989an plantatu arte. Beste anitzek bezala, 1960-1970 urteetan laborantza munduak ukan aldaketak esperimentatu zituzten.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 371 | 371 - Félicie Changala | 2020-09-22 | 0:44:28 | Anhauze | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Anhauze Pekoainia sortetxeko familia | 0:02:23 | |
2 | Anhauze (1930-1940): Xurito auzoa | 0:02:56 | |
3 | Eskola eta lanbide heziketa | 0:02:27 | |
4 | Nesken dantza aisiak herriko bestetan | 0:01:40 | |
5 | Kohabitazioa 1956tik goiti. Etxeko lanen banaketa. | 0:03:48 | |
6 | Berrikuntzak etxean eta etxaldean 1950 hamarkadatik goiti | 0:05:09 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Eguneroko bizia eta berrikuntzak Pekoainian | 0:05:49 | |
2 | Gaztetasuna Xurito auzoan | 0:04:47 |