-
|
- Euskara
Amaia Fontang
1959
Amaia Fontang 1959an sortu zen Baionan langile familia batean. Ahizpa zaharrenaren ondoan hazi zen Mousserolles auzoan. Mouserolles auzo atsegina da (arrantzaleak, olako langileak, laborariak), baina etengabe uholdeen mehatxupean denez, 1969an, familia Hiriburura aldatu zen.
Lehen mailako eskola Mousserolles-en egin ondoan (1962-1969), Marracq-eko kolegioan ibili zen (6.a, 5.a), Albert Camus izenekoan (4.a, 3.a), bai eta Paul Bert lizeo teknikoan ere, han batxilergoa 1976an erdietsi zuelarik (B saila, ekonomia eta soziala). Bi urtez han hemenka lanean aritu ondotik, gizarte-laguntzailea izateko formakuntza bat segitu zuen Pauen (1979-1981) eta lanbide hortan aritu zen 1981etik 2001era, gehienik Landesetan.
2001ean, Langile Abertzaleen Batzordean (LAB) sartu zen eta horko permanentea izan zen 2013ra arte.
2017az geroz, Seaskaren laugarren kolegioko talde administratiboan lanean ari da Baionan. 1976tik goiti, Amaia Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzale, feminista eta sindikalistetan inplikatu zen. 1979az geroz, Xan Goenagarekin bizi da. Elkarrekin bi seme-alaba ukan dituzte: Haize (1986) eta Iban (1988).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-282 | Laugarren korrika | 1985 | 0:14:41 | Maite Barnetche | |
| 2 | 308 | 308 - Amaia Fontang | 2017 | 1:34:20 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Langile Abertzaleen Batzordea (LAB) | 0:14:33 | |
| 2 | Ibilbide feminista 1977tik goiti | 0:22:11 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.