-
|
- Euskara
Pierre Gaztelumendi
1928
Afiliazio herria:
Biriatu
Zurgintzan aritu da lanean gehienik. Gaueko lanean anitz aritu da, biriatuar gehienak bezala; xardina eta atun latak pasatu ditu batez ere, beste hainbat gauzen artetik. Mendian atxilotu, eta Donostian egon zen preso zortzi egunez. Bertsoak idazteko denbora izan zuen. Bigarren Mundu Gerran, gaitzeko abentura gertatu zitzaion, aleman soldadu baten armarekin. Florentino Goikoetxeaz ere oroitzapenak ditu, hau gerra denboran jendea pasatzen aritzen baitzen, Urruñatik Oiartzunera, Biriatutik pasatuz. Aita Lezokoa zuela nabari du hizkeran.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BTU-002 | BTU-002 - Pierre Gaztelumendi | 2010 | 1:44:00 | Xan Aire |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.