-
|
- Euskara
Michel Germain
1941
Afiliazio herria:
Donibane Garazi
Michel Germain, 1941eko azaroaren 28an sortua, Donibane Garaziko Zitadelako karrikako okin baten semea da. Yvette eta Michel Germain eskolan hasi ziren elkar gurutzatzen. Yvettek Mayorgako nesken eskolan ikasi zuen (hiri erdiko Sainte-Marie eskolan) eta Michel Espainiako karrikaren gaineko aldean zen mutikoen eskolan. Bakoitzak bere eskolan, Jean Nespriasen kurtsoak segitu zituzten. 1955ean, Garaztarrak taldea sortu zelarik, Michel berehala sartu zen eta Yvette bost urte berantago, 1960an. Michel Angeluko Orok Bat taldearekin ere dantzan ari izan zen (Jean Nesprias). Bikotea Garaztarrak taldean ari izan zen, beren lehen haurra 1969an sortu arte. Egun hartarik landa, Michelek artetan dantzatu zuen, taldean dantzari eskasa bazelarik. Michelek eta Yvettek hiru haur ukan zituzten. Haurretarik nehork ez du burasoen dantzako zaletasun bera. 1955 eta 1969 urteen arteko Garaztarrak taldeaz dituzten oroitzapenak ematen dizkigute eta erraten digute beren dantza kideekin beti adiskide gelditu direla.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 146 | 146 - Michel Germain - Yvette Germain | 2012 | 0:55:21 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Dantza Garazin Garaztarrak sortu aitzin | 0:02:06 | |
| 2 | Baxenabarreko dantzak | 0:01:43 | |
| 3 | Garaztarrak dantza taldea | 0:13:35 |