Jean (Jeannot) Goyheneche

1940
Afiliazio herria: Hazparne

Jeannot izengoitiz ezaguna den Jean Goyheneche Urkoin (Hazparneko auzotegian) sortua da 1940an, lau haurrideko familian. Trolliet zapata lantegian langile zituen bi burasoak.

1954an lortzen du zertifikata eta, ondotik, Trollietiarrek hala eskaturik, bere aitak lantegi horretan len egin dezan nahi zuelako, zapatagintza CAP bat pasatzen du Jurançoneko aprendiz zentro batean. Formakuntza honi esker gaitasun teoriko eta praktikoak lortzen ditu eta haren langile kondizioaz ohartzen da (legeria irakasleak behin eta berriz aipatzen dio sindikatu batean sartzeko beharra).

Trolliet lantegian hasten da 1957an, eta 1965 urtearen bukaeran ateratzen.

1957an berean, CFTC sindikatuko karta hartzen du eta 1963ko greban aktiboki parte hartzen du.

Trolliet lantegitik joan ondoren, tornulari formakuntza bat segitzen du Brindon-en Turbomeca-n sartzeko 1968an. Enpresa honetan iragan 30 urteetan (1997 arte), sindikatuko militante izaten segituko du beti.

Sindikalismoari dion karra, arrunt desberdinak diren bi langile mundu (Hazparneko zapatagintza eta Turbomecakoa) alderatzeko parada emanez, ukan duen ibilbide profesionala azaltzen dizkigu Jeannot-ek.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 130 130 - Jean (Jeannot) Goyheneche 2011 1:28:06 Terexa Lekumberri
2 GI-ELEKETA-24 Eleketa #24: Jean Goyhenetche 2019 0:12:06 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.