-
|
- Euskara
Gracie Carrère
1927
Afiliazio herria:
Hazparne
Gracie Othaburu, ezkondu ondoan Carrère, Arrueta-Sarrikotan (Amikuze) sortu zen 1927ko urriaren 14an ; anaia bat bazuen, bera baino 7 urte gazteago zena. Lehen Mundu Gerlan buru hezurra zilatua izan zuen aita, postaria zen. 1922an Arbotin auzoa zuen emaztearekin ezkondu ondoan, bikotea Alduden plantatu zen, Arrueta-Sarrikotara itzuli aitzin. Gracie eta bere anaia han sortu ziren ; Ondotik, behin betiko Hazparnen plantatu ziren 1937an.
Orduan, Gracie-ren ama Tellechea zapata lantegian hasi zen lanean. 1933an, Gracie-k Arrueta-Sarrikotako eskola publikoan hasi eskolaldia Hazparnen segitu zuen eta Zertifikata 1939an lortu zuen. 1940ko apirilean, eskola legez hartua izan zen, eta Gracie Hazparneko dendari baten etxean ezarri zuten. Han egon zen lanean 1946ra arte. 1947ko urriaren 25ean, Laurent Carrère-rekin ezkondu zen ; hiru haur ukan zituzten: Michel 1948an, Chantal 1949an eta Marie-Jo 1960an. Laurent-ek ibilbide profesionala hamahiru urtetan hasi zuen Safa zapata lantegian.
Gerlatik landa, Maurice anaiarekin elkartu zen Ortesenea zapata lantegia eta gero Ary lantegia berriz hartzeko. Gracie, emaztea eta etxekoandrea, Laurent-en lagun fidela izan zen hura 2015eko azaroaren 23an zendu zen arte.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 395 | 395 - Gracie Carrère | 2021 | 1:19:27 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Familiaren aurkezpena. Biarnesa, bere ama hizkuntza. | 0:02:19 | |
| 2 | Eskola ondoko orientazioa, jatorri xumeko haurren zortea | 0:03:41 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.