Guillaume DIHARCE, apez sartze egunean, Joseph ETCHEGARAY Arberatzeko auzapeza agurtzen,
1953an. Heldu zen Beskoitzetik, 6 urte han pasaturik. 1960an Amorotze eta Behauze-ko parropian izendatua izanen zen.

Guillaume DIHARCE, apez sartze egunean, Joseph ETCHEGARAY Arberatzeko auzapeza agurtzen, 1953an. Heldu zen Beskoitzetik, 6 urte han pasaturik. 1960an Amorotze eta Behauze-ko parropian izendatua izanen zen.

Guillaume Diharce

1919 / 2007
Afiliazio herria: Domintxaine-Berroeta

Guillaume Diharce, Gillen deitua, Domintxine Oihenartean sortu zen 1919ko abuztuaren 22an 9 haurrideko familia batean. Ikasketak herrian, Mauleko San Frantsesen eta Baionako seminarioan eginik, apeztu zen 1947an. Lehenik bikario izendatua Baionako San-Aman parropian, gero Beskoitzeko erretor, Arberatzen erretor egon zen 1953tik 1960ra, ondotik Amorotze eta Behauzeko parropian eta geroago ere Lukuzekoa. Erretiratu zen Donapaleuko Santa Elisabet zahar-etxean. 88 urtetan hila da, 2007ko irailaren 11n.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 EKE-P-1 Guillaume Diharce-ri elkarrizketa 1985 0:40:13 Jean-Pierre Lapouble

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.