Argazkia: Jean-Claude Broca

Argazkia: Jean-Claude Broca

Jean Haritschelhar

1923 / 2013
Afiliazio herria: Baigorri

Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean (Paris), Etxahun olerkariaren inguruko bi lan aurkezturik: "Le poète Pierre Topet-Etxahun" eta "L’oeuvre poétique de Pierre Topet-Etxahun".

Bordeleko Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna izan zen 1962tik 1986ra. 1962an Baionako Euskal Museoko buru hautatu zuten. Urte horretan ere, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen. 1988an Euskal Herriko Unibertsitateak "Doktor Honoris Causa" izendatu zuen.

Euskaltzaindiaren presidentea izan da 16 urtez, zehazki 1989tik (Luis Villasanteren ordez) 2005 arte, Andres Urrutiak ordezkatu zuenean. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri sorterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MB-4 Bassilour-eko eihera eta euskal pilota 1971 0:13:57 Maite Barnetche , Jean-Baptiste (Janbattitt) Dirassar
2 MB-12 Euskararen irakaskuntza 1972 0:17:26 Maite Barnetche
3 MB-105 Baionako erakustokia 1977 0:14:27 Maite Barnetche
4 MB-113 Baigorriko etxe sartzea 1977 0:15:16 Maite Barnetche
5 MB-123 Axular, euskal idazlea 1978 0:16:14 Maite Barnetche
6 MB-147 Euskal literatura 1979 0:14:40 Maite Barnetche
7 MB-156 "Bai euskarari kanpaina" 1979 0:17:16 Maite Barnetche
8 MB-220 Hil harria zergatik 1983 0:15:14 Maite Barnetche
9 MB-271 Euskal hilarriak 1985 0:15:15 Maite Barnetche
10 BAI-002 BAI-002 - Jean Haritschelhar 2010 1:27:00 Xan Aire

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.