Maddi Harlouchet 1940an sortu zen Uharte-Garaziko Iruleia izeneko etxean. Bere aita ez zuen 1939-1945eko gerlatik sartu zelarik baizik ezagutu. Geroztik, ahizpa bat eta gero anaia bat ukan zituen. Garai hartan, etxean amaren aldeko hiru osaba eta izeba bizi ziren ere (bere ama 11 haurrideko zaharrena zen).
Maddi Uharte-Garaziko lehen mailako eskola publikoan (1946-1951) ibili zen, ondotik “Cours complémentaire” ikastaroa segitu zuen (1951-1953) Donibane Garazin eta gero herri bereko Argizabal menaiu kurtsoan (1953-1956) izan zen.
Ondoko hiru urteetan, laborantza aholkularia zen Berton anderea lagundu zuen laborantza teknika modernoen bulgarizazioan, bai eta bere burasoak etxaldean ere. Denbora berean, Argizabal zentroko gaueko zaindaria zen gainera.
Ondotik, saltzaile bezala aritu zen Candau oihal etxearentzat (1959tik 1962ra arteko udetan) eta ondotik Donibane Garaziko Garicoïts drogerian (1962tik 1972ra).
1968an Jean-Michel Harlouchet-ekin ezkondu zen. Bere lanpostua utzi zuen 1973an bere hirugarren haurra sortu aitzin eta bere postu propioa sortu zuen (behi esnea etxeetara saltzen zuen) Duzunaritzeko bere senarraren etxaldean.
Ofizialki bere erretiroa 2002an hartu baldin bazuen ere, gaur egun bere segida hartu duen semea laguntzen du oraindik.
Maddi Harlouchet gazterik (1956an) engaiatu zen Gazteri laborari katolikoan (JAC). Nafarroako Lizeoaren eta Sokorri Katolikoaren sortzean ere anitz inplikatu zen eta azken honetan biziki aktiboa da oraino ere.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 277 | 277 - Maddi Harlouchet | 2016-09-13 | 1:07:01 | Duzunaritze-Sarasketa | Terexa Lekumberri | |
2 | ABK-4 | Hergarai bizi 2023 Duzunaritze-Sarasketan | 2023-09-16 | 1:00:48 | Duzunaritze-Sarasketa | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Maddi Harlouchet: aurkezpena | 0:02:55 | |
2 | Familia eta erlijioa Uharte Irulei sortetxean | 0:04:16 | |
3 | Eskola eta haurtzaroko oroitzapenak | 0:04:58 | |
4 | Menaiu atxikitzaile erakaskuntza. Berton anderea, laborantza aholkularia | 0:04:04 | |
5 | Saltzaile | 0:01:32 | |
6 | Senarraren ezagutza. Familiako ondasunei uko egitea | 0:02:46 | |
7 | Esne saltzaile etxez etxe | 0:06:26 | |
8 | Baxenabarreko laborantza munduko bilakaera (1950-1970): dekohabitazio prima | 0:03:24 | |
9 | Baxenabarreko laborantza munduko bilakaera (1950-1970): modernitatearen sartzea | 0:04:03 | |
10 | Hergarai bizi 2023 Duzunaritze-Sarasketan: herritarrak mintzo | 1:00:48 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Uharte Iruleiko emazteak: amatxi eta ama | 0:03:30 | |
2 | Laborantza munduko aldaketak | 0:04:26 |