Lilian Hirigoyen 1952ko urriaren 10ean sortu zen Baionan. 1963ra arte Angelun bizi izan zen eta gero Biarritzen. Batxilergoa Biarritzeko lizeo mistoan lortu zuen 1971n (Biarritzeko ikastetxe mistoan). Ondoren, Bordelera joan zen bi urtez (1971-1973) Letra Modernoen inguruko ikasketak egitera, eta ondotik, Euskal Herrira itzuli zen.
Militante familia batean hezia izanik (ama, Arabako Baranbiokoa, 1936ko gerla zibileko errefuxiatua zen eta aita, ezkerreko familia batekoa), Lilian lizeoko urteetan berean Jeunesses Communistes mugimenduan sartu zen (1967), eta gero, Mende Berri elkarteak sustatu Euskal Herriko klubetan (1969). 1973an Bordeletik sartzean, Baionako katedralean ETAko errefuxiatuen alde egin gose greba segitu eta beste batzuekin batera Euskal Gogoa taldea sortu zuen (Mende Berritik bereizia). Hendaiako Mugalde inprimategian lanean hasi zen, eta pixkanaka ETA erakundean engaiatu zen 1975era arte.
1975ean, Seaska-n euskara erakasten hasi zen. 1975etik 2016ra, 40 urtez hortan aritu zen bi urteko geldialdi batekin (1979-1981). Haren bi seme-alabak (1994an eta 1996an sortuak) ikastolan eskolatuak izan dira. 1973tik goiti, Lilian Hirigoyen EEBAA (Euskal Emazteak Beren Askatasunaren Alde) talde feministaren sortzaileen artean izan zen.
Bizi guzian, Ipar Euskal Herriko mugimendu feminista, aldi berean soziala eta askapen nazionalekoa sostengatzen segitu du.
Grabaketak
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 303 | 303 - Lilian Hirigoyen | 2017-11-09 | 2:29:18 | Kanbo | Terexa Lekumberri |
