-
|
- Euskara
Pierre-Arnaud Idieder
1957 / 2020
Afiliazio herria:
Irisarri
Pierre-Arnaud Idieder 1957an sortu zen Irisarriko Agerria izeneko etxean. Laborari familia batean handitu zen, bere anaia zaharrenaz eta arreba gazteenaz inguraturik. Herriko eskola pribatuan ibili zen (1962-1968) eta ondotik (1968-1973) Baigorriko Bil Etxea kolegioan (oraingo Donostei kolegioa), hor BEPC agiria eskuratu zuelarik. Gero, laborantza ikasketak segitu zituen Donibane Garaziko Frantsesenea lizeoan (1973-1976) eta familiako etxaldean plantatu zen.
1970 urteetatik goiti, Pierre-Arnaud bere herriko kultura, ekonomia eta sozial bizian engaiatu zen: antzerki jardueraren berriz abiatzea (euskarazko 8 antzezlan emanak 1976tik 1985era), gai emaile bertso saioetan, parte hartze aktiboa laborantza eta sindikatu borroketan (Baiguramendi gasna kooperatibaren sortzea 1975ean, higiezin operazio baten (1975) eta laborari batzuen kanporatzeen (1978 eta 1982) kontrako ihardokitzeak), Irulegiko Irratiaren tokiko berriketaria 1982an sortu zenetik eta 30 urtez. Beste anitzek bezala, 1970-1980 urteetako kontestu politiko orokor biziki zalapartatsua ezagutu du (borroka armatua ipar Euskal Herrian), bai eta ordurarte sekula ikusi ez zen kultura, ekonomia eta sozial garapena ere. Bere oroitzapenetatik batzuk ematen dizkigu hemen.
Pierre-Arnaud Idieder 2020ko urrian zendu zen, 63 urtetan.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 298 | 298 - Pierre-Arnaud Idieder | 2017 | 1:16:51 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pierre-Arnaud Idieder : aurkezpena | 0:06:08 | |
| 2 | Lurra eta etxebizitzaren aldeko borrokak 1970-1980 urteetan | 0:07:54 | |
| 3 | Baiguramendi gaztagintza kooperatiba | 0:04:30 | |
| 4 | Txomin Olhagaray eta Ramuntxo Arruiz Iparretarrak elkarteko militanteen heriotza | 0:03:18 | |
| 5 | Kulturaren, gizartearen eta ekonomiaren goraldia | 0:01:43 | |
| 6 | Bere engaiamenduak, eritasunaren aurkako erronka | 0:01:47 | |
| 7 | Antzerkia Irisarrin (1960-1980) | 0:06:24 | |
| 8 | Bertsolaritzan eramaile | 0:02:49 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Gizon engaiatua | 0:02:52 | |
| 2 | Irisartarrak mintzo | 0:40:11 | |
| 3 | Baiguramendi kooperatiba (1975) | 0:04:30 | |
| 4 | Lurra eta etxebizitzaren aldeko borrokak (1975-1978-1982) | 0:06:58 | |
| 5 | Lehen bertsu saioa Irisarrin (1974) | 0:04:42 |