-
|
- Euskara
Joseph Irigaray
1929 / 2026
Afiliazio herria:
Azkarate
Tote, Koxe edo Zoze erraten diote. Azkarate Bidartean sortu zen. Aita Eiheralarrekoa zen eta amaren etxondora jin zen. Biak laborariak. Lau senide ziren, eta Zoze bigarrena zen. Laborari izan da bizi guzian. Galtzerdiak artilez berak egiten zituen. Algeriako gerla egina da, bainan ez du horretaz sufritu, lanpostu ona eman ziotelako. Etxaldea hiru anaien artean hilabete gutian berriztu zuten, dena eskuz. Azkarateko Jeanne Erramunekin esposatu zen, eta bi seme eta hiru alaba ukan zituzten. 18 urtez Azkarateko auzapeza egona da.
2026ko martxoan zendu da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | AKE-001 | AKE-001 - Joseph Irigaray | 2013 | 0:43:00 | Ainize Madariaga | |
| 2 | AKE-002 | AKE-002 - Joseph Irigaray | 2013 | 0:47:00 | Ainize Madariaga |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.