Terexa Itcia

1928 / 2020
Afiliazio herria: Hazparne

1928an sortu da Terexa Itcia Hazparneko Minhotz auzotegian kokatu Ttutturrueta etxean, burgura bizitzera joateko ondotik.

Zertifikata kausitu eta berehala, jadanik etxean pikatzaile gisa aritzen zen haren ama lana enpresa batentzat. Alaba usu etortzen zen lantegira amarentzat laneko egitekoak hartzera eta berriz eramatera. Ondotik, lantegi horretan lan egiten hasten da.

1943ko apirilan, 15 urtetan, "Les fils de J.B. Amespil" enpresan lan egiten hasten da azkeneko lanetik igortzeraino, prozesu osoan jarduteko. Arduradun postu batean arituko da han (kontrola eta kutxetan sartzea) 1961eko uztaila arte

Ondotik, Amespil lantegiko langile guziak eta marka berdina (Gazte) atxikiko dituen Chaussures Ary enpresan segitzen du.

Zazpi urte Ary–n beti postu berdinean iragan ondoren (1961-1967), enpresak bilana pausatzen du. Berantago Biarritzeko Belbis-ek hartuko du lehenik, Haspar lantegi izenpean, 1967 apiriletik 1975eko agorrilera (likidazioa), eta Gérard Cayol-ek ondotik (Chaussures du Midi) 1983ko otsaila arte, azken honek bai berari eta bai bere lankideei kanporatze ekonomikoa adierazten dielarik.

Berrogoi urtez zapatagintzan lan egin du beraz Terexak, haren alaba hazten lagundu duen eta maitatu duen lanbidean.

Terexa Itcia zendu da 2020ko ekainaren 27an, 92 urtetan.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 120 120 - Terexa Itcia 2011 1:34:17 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Terexa Itcia: aurkezpena 0:00:33
2 1963ko greba 0:03:17
3 Sindikataren rola 0:02:08
4 Zine gelak 0:00:44
5 Dantzalekuak 0:01:39
6 Euskal dantza patronaian 0:05:33
7 Ihauteri garaia 0:05:32
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.