Jean-Baptiste (Damatit) Dartaguiette

1928
Afiliazio herria: Aiherra

Herrian Damatit deitzen duten Jean-Baptiste Dartaguiette, 1928ko uztailan sortua da Aiherra auzotegiko Etxegaraia etxean. Lekuineko eliztar eta Aiherrako herritar gisa aurkezten du bere burua. Alabaina, auzotegia bi herrien arteko mugan izanik, Etxegaraia etxeko familiako hilobia Lekuinen kokatua da.

Auzotegiko beste haur batzuen gisara, Lekuineko eskola publikoan hasi da ikasten Jean-Baptiste (1934-1939). Hazparneko San Josepe kolegio pribatura igorri dute ondotik burasoek (1939-1943) lehen mailako zertifikata han pasa dezan.

1943an, 15 urtetan, Jean-Baptiste, seme bakarra izanik, betirako itzuli da familiako etxaldera aita laguntzeko. 1943tik 1956ra (ezkontza urtea), laborantza lanen eta garai hartako gazte baten aktibitateen artean (Laborari Gazte Katolikoko bilkura eta elkartzeak (JAC), Lekuineko eta auzo herrietako bestak, euskal dantzak, mus eta pilota partidak etab.) partekatzen du denbora.

1953an, Aiherrako herriko kontseiluan sartzen da, aulkia 1983 urtea arte atxikitzeko, orohar 30 urte eta bost kargualdi bete ondoren.

JAC-en ezagutzen duen Madeleine Etcharrenekin ezkontzen da 1956an. Hiru seme sortzen zaizkie eta hauetariko batek etxaldearen segida hartuko du.

1984an alargundurik, Jean-Baptistek haur denborako oroitzapen batzuk bai eta herriko kontseilari gisa ezagutu bizipenak partekatzen ditu gurekin.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 362 362 - Jean-Baptiste (Damatit) Dartaguiette 2019 0:00:00 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Hergaitze auzoa 0:01:40
2 Izturitzeko xahar-etxea 0:02:36
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.