Jean-Baptiste Etcheverry

Sorturtea: 1937

Afiliazio herria: Larzabale-Arroze-Zibitze

Jean-Baptiste Etcheverry 1937ko abenduaren 8an sortu zen Larzabaleko Zibitze auzoko Oihenartia etxaldean. 5 haurrideko familia batean hezia izan zen. Ingurumen maitekor baina arras umil batean sortu zen.

Lehenik, Larzabaleko eskola publikoan ibili zen, ondotik Donapaleuko Betarramisten etxean (1949-1951), eta gero Betharram (1951-1957), Gan (1957-1959) eta Floirac-eko (1959-1962) seminarioetatik iragan zen. Bere eskolaldia, Baionako Seminario Handian bukatu zuen (1964-1967).

1967an apaiz ordenatua izan zen, eta 1968an Donapaleuko parropiako bikario izendatua izan zen (Behaskaneko apezetxean bizi zen). 1982a arte kargu hori bete zuen.

Bere apaizgoaren hastapenetik, ETAko errefuxiatuekin zituen harremanek (Eustakio Mendizabalekin adibidez) bere nortasunaren konzientzia harrarazi zioten. Bere nortasunarekilako berriz adiskidetze horrek bere apaizgoaren jarduna markatu zuen.

1974an, apaiza zelarik, “AFMR Etcharry” zentroko irakasle-formatzaile bilakatu zen.

1982an, apaizgoa utzi eta Hendaiara joan zen bere lagunarekin bizitzera. 1984an ezkondu ziren eta 1986an bi haur adoptatu zituzten.

1989an, Etxarriko lanpostua utzi zuen, bere formakuntza-aholkularitza bulegoa muntatzeko 1990ean. Jean-Baptiste Hendaiako herriko kontseilaria izan zen 1990 eta 2014 urteen artean.

2012an erretreta hartu zuen eta gaur egun, Baionan bizi da. Gerla ondoko Euskal Herri barnekaldea ezagutu zuen, seminarioen zuhurtasuna, bai eta 1970-1980 urteetako aldaketak ere. Bere lekukotasunak biziaren gogortasuna gainditzen jakin duen gizatasuna erakusten digu.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 MB-110 Etxarriko formakuntza zentroa 1977-06-25 0:16:56 Etxarri Maite Barnetche
2 319 319 - Jean-Baptiste Etcheverry 2018-07-19 1:21:00 Baiona Terexa Lekumberri
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.