Eliza ondoan sortua, Aiscar etxean. Aita Laurentx Hastoy zuen, 1876an Gotainen sortu baina gurasoekin Atharratzera bizitzera joana, orai Piellenia ostatua den lekura. Ama, Gracieuse Goux, Ligikoa zen. 1910eko hamarkadan, eliza ondoan zen Aiscar izeneko borda erosi zuten, bota eta etxe baten eraikitzeko. Zortzi seme-alaba izan zituzten; Jean hirugarrena zen. Anai-arreba bixkiak Lehen Mundu Gerra denboran jaio eta hil ziren. Aita ere gerran ibili zen borrokan. Jean Alozeko eskola pribatura joan zen, etxe ondoan zena; zertifikata erdietsi, eta Maulera bidali zuten, Saint Francois ikastetxera. Batxilerra han hasi zuen, eta Uztaritzeko seminarioan urtebete eman zuen gero. Han Menditarrak mugimenduan parte hartu zuen, haien aldizkarian artikuluak idatziz. Zerbitzu militarra egin ondotik, II. Mundu Gerra hasi zen, eta hara deitua izan zen. Frantziak gerla galdu zuen, eta Jean preso egon zen; ihes egin zuen, lagun batekin. Mauleko Maddi Castetsekin ezkondu zen, 1942an, eta bost haur izan zituzten. Aitaren negozioan ibili zen, Pierer anaiarekin batera: "haitia" ardoa, nekazal produktuak, ikatza eta gatza saltzen zituzten.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ATH-004 | ATH-004 - Jean Hastoy | 2014-08-16 | 1:08:00 | Atharratze-Sorholüze | Argitxu Camus | |
2 | ATH-006 | ATH-006 - Jean Hastoy | 2014-08-16 | 0:55:00 | Atharratze-Sorholüze | Argitxu Camus | |
3 | ATH-003 | ATH-003 - Jean Hastoy | 2014-08-16 | 1:16:00 | Atharratze-Sorholüze | Argitxu Camus | |
4 | ATH-005 | ATH-005 - Jean Hastoy | 2014-08-16 | 1:13:00 | Atharratze-Sorholüze | Argitxu Camus |