Jean-Léon Camblong

1955
Afiliazio herria: Luhuso

Jean-Léon Camblong 1955eko agorrilaren 2an sortu zen Luhusoko Parparoa izeneko etxean. Lau haurren arteko gazteena zen. Parparoa Juan Bautista Istilart-ek erosi zuen. Argentinara joan eta han izigarri aberastu zen Jean-Léon-en aitaren aldeko osaba-zahar harek, bera bezala Makeako Etxeparian sortu zen Xermin iloba han plantatu zuen.

Jean-Léon-en aita, Xermin, bere emazte Eiheralartarrarekin Parparoan plantatu zen beraz. Bera etxalde ttikiaz eta kabalen merkataritzaz arduratzen zen, emaztea aldiz, hotel-jatetxeaz.

Jean-Léon herriko eskola publikoan ibili zen 1965a arte. Ondotik, Donibane Garaziko Mayorga kolegioan (1965-1970), bai eta Baionako Villa Pia eta Donapaleuko Errecart lizeoetan (1970-1974) ibili zen ere. 

Ikasketak bukatu ondoan, bere burasoak lagundu zituen Parparoan, eta denbora berean, esneketari bezala bere gain hasi zen.

1990 urteetako erditsu eta bukaeran, lehenik sortetxeko segida hartu zuen ofizialki eta gero jatetxearena.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 396 396 - Jean-Léon Camblong 2021 0:49:20 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Luhuso lur xuriaren garaian 0:42:12
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.