-
|
- Euskara
Jean (Manex) Algueyru
1926
Afiliazio herria:
Heleta
Jean, izengoitiz Mañex Algueyru 1928ko maiatzaren 13an sortu zen Heletan, Garreta auzoan, herriko lau etxe nobleetarik bat delako ezaguna den Garra etxean. Garra etxaldeak garai hartan bost bordalde zituen herrian eta De Mun-De Courcy familiaren hamabost bat bordalde kudeatzen zituen.
Mañex hiru haurreko familia baten zaharrena zen.
Burasoek lehenik herriko eskola publikora igorri zuten (1935-1939). Gero, Uztaritzeko seminario ttipira (1939-1941), non beren osabak, Étienne Sallaberryk, filosofia irakasten baitzuen. Han ukan zuen zertifikata, 1940an. Eta, azkenik, urte bat pasa zuen Lekorneko Garroa laborantzako formakuntza-zentroan (1941-1942).
Gero, familiaren etxaldean hasi zen lanean (Bigarren Mundu Gerlaren garaian). 1948an Thionvillen soldadutza egin zuen.
Soldadutzatik itzultzean, Besta Berri eta herriko bestak antolatu zituen. 1956an ezkondu ondoan, hogeita hamar urtez segitu zuen Besta Berrin, pabiloi garraiatzaile gisa.
Mañex lau haurren aita da. 1992an erretreta hartu zuen. Anita alabak eta honen senarrak familiaren etxaldearen segida hartu dute.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 331 | 331 - Jean (Manex) Algueyru | 2018 | 0:48:34 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Garra sortetxea, Heletako etxe noblea | 0:04:03 | |
| 2 | Etxetiarrak eta etxeko nagusiak Heletan | 0:03:49 | |
| 3 | 1939-1945 gerlako oroitzapenak | 0:03:04 | |
| 4 | Gisu labea eta sablea Garran | 0:08:06 | |
| 5 | Etienne Sallaberry, osaba apez euskaltzale | 0:02:23 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Kisu labea eta sablea Garran | 0:04:23 |