Jean-Pierre Sainte-Marie

Sorturtea: 1934

Afiliazio herria: Aiherra

Landibarren, Behaune auzotegiko Mastrika etxean sortu da Jean-Pierre Sainte-Marie 1934ko apirilaren 4an. Bost haurridetarik laugarrena da.

Herriko eskola publikoan ibili da lehen urteetan (1939-1946) azken biak Donapaleukoan egin dituelarik lehen mailako zertifikata 1948an lortu arte.

Ondotik, familiaren etxaldean lan egin du soldaduskara joan arte (1955eko otsaila – 1957ko maiatza). Garai horretan denbora Frantzian (4 hilabete), Alemanian (9 hilabete) eta Algerian (14 hilabete, baketze garaian, tarterik bortitzenak aitzin) iragaiten du.

Soldaduskaren ondotik, Mastrikara itzuli da haren anaia zaharrena Estatu Batuetatik itzuli arte. Anaiaren ildotik ibiltzeko erabakia hartu ondotik berak ere Kaliforniako bidea hartzen du 1959an, handik 1964an itzuli eta ondoko urtean Maitexarekin ezkontzeko.

Laborantza arloan aldaketa handiak gertatu 1960 hamarkada hartan, zenbait hobekuntza eta garapen berri ekarriko dizkio Xedarria haren emaztearen sortetxeko etxaldeari Jean-Pierrek, zurgintzari bihurtuagoa baitzitzaion (aitaginarreba zurgina izanki) laborantzari baino: barrukia berrituz, etxekarako lurrak soroak bilakatu eta alokatuz, betalde eta artaldea handituz, arditegi bat eraikiz, etab.

1982an, Extebe Duhalde, Maitexaren anaia ezkondu den Betisasteako Jean-Paul Duhalde, haien iloba etxaldera dator haiekin lan egiteko. Honen segida hartuko du 1994an Jean-Pierrek erretreta hartuko duelarik.

2019an, Isturitzeko zahar etxean da Maitexa eta beti Xedarrian bizi den Jean-Pierre egun guziez bisitatzera datorkio.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 357 357 - Jean-Pierre Sainte-Marie 2019-09-17 1:19:37 Aiherra Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.