-
|
- Euskara
Jean Thicoipe
1954
Afiliazio herria:
Beskoitze
Jean Thicoipe 1954an sortu zen Amendüzeko Mantenunia etxean. 7 haurrideko familia batean hazi zen, bera bigarrena zelarik.
Lehenik herriko eskola publikoan ibili zen (1959-1965), ondotik Etchecopar ikastegian (1965-1967 : 6. eta 5.ean), Garicoïts-Enia-n (1967-1968) eta Donapaleuko Jean Errecart-en ere (1968-1969).
Hazparneko San-Josep lizeoan elektromekanika alorreko ikasketa profesionalen BEP agiria lortu eta (1969-1971), elektroteknika alorreko F3 baxoa erdietsi zuen Aire-sur-Adour-eko lizeo publikoan (1971-1973), bai eta elektrika ingeniaritza alorreko DUT agiria ere Talence hirian ere(1973-1975).
Soldadugoaren ondotik, SCOP COPELEC konpainian enplegatua izan zen 1977ko otsailean linea muntatzaile gisa eta han, poliki-poliki, elektronika tailer bat sortu zuen. 1984an, COPELEC-ek tailer hura utzi eta SCOP COPECTRONIC konpainia sortu zen. Jean haren buru egon zen 2015eko abendura arte.
Enpresaburu bezala ardurak ukanik ere, Euskal Herriko ekonomia bizian engaiatua izan da (Herrikoaren lehendakari 1990etik 2000.era), kooperatiba mugimenduan (parte hartze aktiboa industriaren SCOP konpainietako federazioan), ahantzi gabe Beskoitzeko ziengotzia izan dela ere (1989-2008).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 333 | 333 - Jean Thicoipe | 2018 | 1:19:42 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Kooperatiba eredu ekonomiko gisa | 0:02:40 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.