-
|
- Euskara
Johañe Urhe "Quihillaber"
1934
Afiliazio herria:
Angelu
Johañe edo Jean Urhe, Quihillaber deitua, 1934an sortu zen Larraineko Ekibegi Handia auzoko Quihillaberria etxaldean. Ama, Marie-Louise edo Mailuisa Elichiry, etxe berekoa zen, eta aita, Joseph edo Jüje Urhe, Larraineko Zelai etxekoa. Johañek anaia gazteago bat badu. Herriko eskolan ibili zen, eta gero Zertifikata Atharratzen eskuratu zuen. Familiako etxaldeak zazpi hektarea lur bazituen eta azienda ere. Johañe mendira joaten zen, Maltako olhara, ardien zaintzera. Bere familia ihizian ibiltzen zen (baimenik gabekoan ere): usoak, basurdeak, lepazuriak, azeriak eta beste. 1953ko Larraineko pastorala kari, Johañek Zuberoako dantzak ikasi zituen aitarekin; dantzaren inguruan luzaz segitu zuen gero, lehiaketak irabaziz eta klaseak emanez. 1955ean soldadugoa egin eta Aljeriako gerlara deitu zuten; handik 1957an edo 1958an itzuli zen. Hogeita zortzi urte bete arte, hainbat lanbidetan aritu zen etxaldeko lanetan laguntzen zuen bitartean. Azkenean, Posta, Telegrafo eta Telefonoetako (PTT) lehiaketa gainditu eta Parisera bizitzera joan zen. Han ere dantzan segitu zuen, Pariseko zuberotar dantzarien taldearekin. Johañe Maiteja Althabe Phordoy-rekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1976an, bikoteak Angeluko Hardoi auzoan hartu zuen etxea. Johañek Zuberoako dantza-eskolak eman zituen Hardoiko adiskideen elkartean, eta 1980an sortu Hardoytarrak euskal pilota elkartean ere buru-belarri aritu zen.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 453 | 453 - Johañe Urhe | 2025 | 2:07:01 | Argitxu Camus |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Mugalariak eta Alemanak gerla garaian | 0:09:45 | |
| 2 | Armen errekisizioa gerla garaian | 0:01:06 | |
| 3 | 1953an Larraineko pastorala. Dantza-urratsen ikastea aitarekin | 0:03:40 | |
| 4 | Gerra-presorik ez | 0:02:39 | |
| 5 | Albadakak Larrainen. Larraineko ostatuak | 0:03:53 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.