Josefina Irazoqui "Sœur Marie de la Visitation"

1933
Afiliazio herria: Angelu

Josefina edo Joséphine Irazoqui 1933ko azaroaren 13an sortu zen Oleta auzoko Manttu Baita etxean. Aita, Xalbador Irazoqui, Lesakakoa zen, eta ama, Maria Irazoqui, Berakoa. Biak Manttu Baita baserrira etorri ziren bizitzera, eta laborantzatik bizi izan dira. Josefina bederatzi haurrideko familiako zaharrena zen. Manttu Baita baserria Ziburu Mendi-ren magalean kokatzen da, mugatik biziki hurbil; Urruñako erdigunea zazpi kilometrotan du, eta Azkainekoa lau kilometrotan. Josefina Oletako eskola publikoan ibili zen, eta gero etxeko laguntzaile izateko formakuntza egin zuen Milafrangan. Hogei urte inguru zituelarik, bizia erlisioneari eskaintzea erabaki zuen: serora egin zen eta Angeluko Bernardinen komentura joan zen bizitzera. Bernardinak kongregazio kontenplatiboa da: isiltasun botoa egiten dute eta bizia otoitzari eskaintzen diote. Josefinak biziaren zatirik handiena komentuan eman zuen. 2020an, laurogeita zazpi urtetan, serora anitz aterpetzen dituen ondoko Mariama zahar egoitzan gela bat hartu zuen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 457 457 - Josefina Irazoqui 2025 1:26:48 Mathias Olaso

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.