Joseph Miura 1938ko martxoaren 15ean sortu zen, Ziburun, Urdazuriko golfaren ondoan. Lau haurreko familian hazi zen.
Ama etxeko anderea zen eta aitak Irazoqui anaien oihal garbitegian lan egiten zuen. Irazoqui anaiak Mendiburutegia Tissus etxearen jabeak ziren. Hala, 16 urterekin, Joseph ehun saltegian laguntzaile gisa lanean hasi zen. Jabe baten alaba eta saltegiko langilea zen Danièle Irazoquirekin ezkondu zen. Bikoteak familia-enpresaren segida hartu zuen. Gaur egun, saltegia beren seme zaharrenak kudeatzen du.
Haurtzaroan etxetik hurbil ezagutu zuen golfaren zale handia da oraindik ere. 9 urterekin eta zerbitzu militarra egin arte, kadeta izan zen. Golfean segitu zuen gero. Azkenik, gazteen trebatzailea izan zen. Xantakoko 50 urtez goitikoen taldekako lehiaketetan parte hartzen segitzen du.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | DL-5 | DL-5 - Joseph Miura | 2012-04-17 | 1:12:36 | Donibane Lohizune | Xan Aire |
Pasarteak
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Xantakoko golf zelaia | 0:37:34 | |
2 | Mendiburu Oihaltegiaren historia | 0:01:59 | |
3 | Euskal estofa mahai-oihal eta behi seialentzat | 0:02:04 |