Juan Cruz Perez

1932
Afiliazio herria: Maule-Lextarre

Juan Cruz Perez 1932an sortu zen Nafarroako Eugi herrian. 1936an, bere aitak Eugitik ihes egin zuen, herriko kontseilari “gorria” baitzen. Guardia Zibilak atxilotu zuen, torturatu eta askatu zutelarik, Urepelera (Nafarroa Beherea) ihes egin zuen garbituko zutenaren beldurrez, eta bere familiak hara jarraitu zuen.

1937ko hasieran, lan bat aurkitu zuen Donaixti-Ibarren ikazkin oihanzain gisa. Familia egurrezko taulez osatu etxola batean bizi zen. Ama 41 urtetan zendu zen. 7 urtetan jadanik, Juan Cruz oihanean ikatz egiten aritzen zen bere aitarekin. Etxeak Bigarren Munduko Gerla garaian gordetu nahi zuten Espainiako Errepublikarrak aterpetzen zituen. 14 urte inguruan, Juan Cruz Mauleko kolegioan sartu eta zurgintza gaitasun agiria (CAP) erdietsi zuen. 

18 eta 21 urte artean, zurgin bezala aritu zen Mauleko Escovar-en etxean (1950-1953), denbora berean zaindari bezala aritzen zelarik Champo lizeo profesionalean. Kanporatze ekonomiko baten ondorioz, lanbidez aldatu eta 28 urtez "Nouvelles Galeries" dendetako salmenta agente bezala aritu zen.

1977an, Mauleko herriko konseilari bilakatu zen eta horretan aritu zen 1989a arte. 

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 384 384 - Juan Cruz Perez 2021 1:03:55 Dominika "Titika" Recalt

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Ikazkinak Donaixtin 0:05:28
2 1936ko iheslariak: erbestea eta egunerokoa 0:05:16
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.